Artxiboa laburpen hitzeka: albistea

PanForum 2010 – okin artisau eta amateurren lehenengo topagunea


http://madridtienemiga.wordpress.com weborrialdetik hartuta

Kaixo denoi,
Sarreratxo honetan PanForum izeneko ekimenaren berri iragarri nahi genuke. Hurrengo Abenduaren 3an Madrilen, PanForumen, Okin artisau eta amateurren lehenengo topaketa” ospatuko da.

Antolatzailea Bak Pan Casero da eta laguntzaileen artean El amasadero, Bonsfocs, Madrid tiene Miga, El foro del Pan eta Smeg daude. PanForum-a espacio Offlimits izeneko lekuan (Escuadra 1, kalean) izango da. Hementxe behean mapa duzue non dagoen kokatuta ikusi ahal izateko.


Egitaraua goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara programatu da. Ekimen honetara ogi munduan diren pertsonai ospetsuak hurbilduko dira; Xabier Barriga Turris okindegikoaDan LepardIbán Yarza; Lorenzo Alonso “Confederación Española de Asociaciones de Panadería (CEOPAN)” presidentea; Xevi Ramón Naturaleza Triticum blogalaria eta Txema Pascual, Artepaneko zuzendaria, alegia.

PanForum-en zer egongo da? Hitzaldiak, ogi tailertxoak, ogi txapelketa, eta abar. Informazio zehatz guztia irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen. Toki mugatua izango denez zuen asistentzia iragarri egin beharko duzue helbide elektroniko honetara idatziz panforum@bakmadrid.com

Joan ezin duzuenok, egon zaitezte lasai, ekimenari buruzko informazioa minutuz minutu eskuragarria izango baita bai Twiter-ren bai UStream-en bidez eta Ogi foroan ere bai.

Zuetariko norbait etorriko al da????

Aioooooo!!!!

6 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

WBD – World Bread Day 2010

World Bread Day 2010 (submission date October 16)

Baietz!

Ogiaren Nazioarteko eguna. Ezetz jakin halakorik zegoenik, ala bai? Orain dela 5 urte Zorrak bere blogean ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena egiten du. Aurreko deialdietan zer labekatu den jakiteko, blogean begirada bat bota besterik ez duzue egin behar. Ogiak, pizzak, eta abar, denak oso gozoak, eta partaidetza handia munduko leku guztietatik. Geuk ere, gure blogean zuei jakinarazi nahi izan dizuegu, eta gustokoa izatea espero dugu.

Ogia egin nahi izanez gero, zuen blogean lehenago argitaratu ez duzuen sarrera prestatu. Gero,  Zorraren blogari berari ere aipamena egin eta, azkenik imprimaki hau bete. Prozesu hau jarraituz gero zuek ere ekimen honetako “aktore eta aktoresak”  izango zarete ; )

Benooooooo, eta zer egiten duzue hor eseritaaaaaaa????? Animoooooo!!!! Gaur baino ez zaigula geratzen, ai ai ai…..

Dena den, norbaitek astirik ez badu ogia prestatzeko, hala egin dezala: okindegian gustoko ogia erosi, argazkia(k) atera, eta goian aipatutako prozesua jarraitu.

Ez da batere zaila.

Animatu parte hartzera!!!

Kontauko diguzue, ez?

Hurrengora arteeeeeee…

6 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

Gurin xigortudun ogitxoak

Errezeta hau Xavier Barriga-ren “PAN” liburutik atera dut. Liburua erosi berri dut, eta egia esan, azalpen aldetik oso gustokoa ez dudan arren ,  dituen errezetak gustatu zaizkit.

Ogitxo hauek, gosaritarako prestatu nituen, gurina daramatenez, aproposak iruditu zitzaizkidan. Ez dira gozoegiak, eta gurin zaporea ere bere puntuan dute, beraz edozein unetan  jateko primerakoak dira, baita bazkaritan edo afaritan ere. Nik liburuko pausuak jarraitu nituen, baina gutxitxo harrotu ziren , tenperatura ez zen baxuegia hartziduran, baina halere denbora gehiago utzi banituen hobe.

Osagaiak;

.- 500 gr ogigintzarako galirin (indar irina )

.- 280 ml ur

.- 30 gr gurin

.- 15 gr legami prentsatu

.- 15 gr azukre (gozoak nahi badituzue, gehiago jarri)

.- 10 gr gatz

.- 10 gr esne hauts

Gurina ontzi batean jarri, eta xigortu, kolorea illundu arte, ondoren hozten utzi erabili aurretik.

Irina, ura, azukrea, gatza, esne hautsa eta legamia birrinduta nahasi,  ondoren gurin xigortua gehitu. Dena ondo nahasi, eta oratu, ore leun bat lortu arte. Orea banatu  ogiei eman nahi zaien tamainuaren arabera, ( nik 10 ogitxo egin nituen ) eta bolatxoak egin bakoitzarekin. Igotzen utzi orduerdi inguruz, nik hala egin nuen, baina hurrena denbora gehiagoz utzita egingo dut froga.

Denbora hau pasata, ogitxoei forma eman behar diegu. Gainazalean irin apur bat bota, bolatxoa bertan jarri, eta pixkat zapaldu. Orea ertzetatik barrurantz biltzen joan, paketetxo bat egingo bagenu bezala tolesdurak sortuz, ertzak orean barrurantza sartuaz. Azken ertza biltzean, behatzarekin barrurantz bultzatu. Sukaldeko zapi irineztatu batean, edota irineztaturiko ontzi batean, ogitxo hauek jarri, tolesdurak beherantza dituztela. Utzi igotzen, tamaina ia bikoiztu arte, 45-60 minutuz.

Labea piztu 220 º tan, eta bertan ontzi bat jarri ur pixka batekin, lurruna sortu dezan. Ogiak tamaina hartu dutenean, labeko plaka batean jarri, tolesdurak gora begira direla eta urez lainoztu ogien gaina. Labekatu 16-18 minutu inguru, gehiegi iluntzen utzi gabe.

Ikusten duzuenez itxuraz oso politak geratzen dira, zaporez ere oso onak.

On egin!

BERRI GARRANTSITSU BAT:

Ogi munduan zabiltzatenok beste blog-etan ikusita jada jakinaren gainean egongo zarete, gaur jarri dela martxan http://www.elforodelpan.com . Iban Yarza-ren proiektu hau, denbora luzez landu da beste ogizale askoren laguntzaz. Ilusio eta lan askoren emaitza, bertan aurkituko duzue, ogiaren munduko elkargune bat izateko asmotan sortua, eta denborarekin, eta denon laguntzaz, hazten joango dena. Denok animatu zaitezte sartu eta parte hartzera, denok dugu asko ikasteko lanabes honatik. Zorionak lanean parte hartu duzuen guztioi.

15 Iruzkin

Iduk idatzia atalean

Irin apurrak aprobetxatuz… + (ikastaroak)

…moldeko ogiak egin.

Ogia egiten hasi nintzenetik sarritan, irin apurrak geratzen zaizkit. Hor egoten dira, etxeko baztar guztietatik bueltak ematen. Paketetxoak eta paketetxoak. Batzuk elkartzen ditudanean, moldeko ogia egiteko erabiltzen ditut.

Argazkian azaltzen diren bi ogiak osagai berdinak dituzte baina, motzagoa dena malta duelako, ilunagoa da.

Osagaiak:

  • Galirin zuria 200 gr.
  • Galirin integrala 100 gr.
  • Espelta erdi integrala 65 gr.
  • Espelta integrala 35 gr.
  • Zekale erdi integrala 50 gr.
  • Artoirina (luzeak 50 gr., motzak 30 gr.)
  • Malta irina (motzak 20 gr.)
  • Ama orea 200 gr.
  • Ura 300 gr.
  • Ekilore olioa 30 gr.
  • Muesli 75 gr.
  • Mitxoleta haziak 7 gr.
  • Txarpoila (alcaravea) 4 gr.
  • Gatza 13 gr.
  • Azukrea 6 gr.

Irin guztiak, muesli, mitxoleta haziak, txarpoila, gatza eta azukrea bol baten ondo nahasi. Ama orea, ura eta olioa gehitu eta ondo nahastu. 20-30 minutuko atsedenaldia eman ondoren, era tradizionalean oratu. Gluten gabeko irinak eta mueslia dituelako, 5 minutu baino gehiago oratzea, ez du merezi.

Olioz igurtzitako bol baten sartu eta plastikozko filmarekin estali. Hurrengo lau orduetan 3 tolesdura eman nizkien, formatu, moldeetan sartu eta estali berriz ere. Ordu eta erdi beranduago, laba 200 gradotara ipini, berotuta dagoenean moldeak sartu eta 40-45 minutura eginda daude.

Olioarekin, gurinarekin, mermeladarekin edo nahi denarekin armozatzeko, primerakoak. Oso onak.

Oharra.- Sarrera hau aprobetxatuz, ikastaro batzuen berri ematea nahi dizuegu. Zuetariko askok Ibanen bloga ezagutuko duzue eta beharbada ikastaroen berri jakin ere baina, badaezpada hemen jartzen dizuegu bere momentuan batzuk interesa azaldu zenutelako eta merezi duelako, benetan.

Bueno, ba Iban hilaren 27 eta 28an Donostian (Sukal Lekun) egongo da bi ikastaro desberdin ematen.

27an (larunbata), ogi artisau egiteko oinarrizko tailerra.  28an (igandea), oreak eta metodoak (ogi alemanak, txapata, etabar) ikastaroa. Biak, 4 orduko iraupena izango dute. Ez dakigu apuntatzeko epea noiz zabalduko duten beraz, ezin dizuegu esan baina, aholku batzuk eman bai.

Zeintuk dira aholku hoiek? Hurrengo egunetan “al loro” egotea eta hiru blog jarraitzea gomendatzen dizuegu. Lehenengoa berarena, bigarrena Sukal Lekukoa eta hirugarrena The Glutton Club-ekoa. Momentuz hauxe da dena, zerbaitetaz enteratzen bagara, argitaratuko dugu, ados?

Muxu bana.

35 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia, Juantxok idatzia atalean