Karapaixo, Garipaua, Mokotza.

Duela 17 urte eta erdi,  langabezian momentu larriak pasatzen ari nintzela, Amaiaren senide bati esker, eraikuntzan hasi nintzen lanean. Arrasateko enpresa baten hain zuzen ere. Bi urte eta erdi egin nituen bertan eta ogi hau ezagutzeko aukera izan nuen. Ez da ogi ezaguna, ezta gutxiago ere.

Garai hartan, ostiralero, lagun kuadrila eskiatzera joaten ginen eta ogi hau behin baino gehiagotan gure afaria izan zen. Aretxabaletako baserri baten enkarguz, erosten nuen. Goxoa, redio!!! Guztiz ahaztuta neukan, baina duela 2-3 hilabete ez dakit nola, burura etorri zitzaidan eta hemen duzue.

Hasteko, ogi honek duen istorioa kontatuko dizuet eta ondoren, justu hemen sarrera honetan, duzuenaren *bitxikeri bat ere.

Euskal Herriko eskualde batzuetan, garizumako egunetan, ogi tipikoa duzue hau. Besoetakoari, ezkondu arte, oparitzeko ohitura dago. Hiru puntako ogizko opila da, eta ertz bakoitzean arrautza du; barruan ezkutatuta edo azalean berriz, txorizoa. Aspaldiko ohitura da: antzina, baserri askotan egiten zuten ogi hau. Nahiz eta aspaldikoa izan ez da galdu. Ume askok eta hain umeak ez direnak ere, jasotzen jarraitzen dute, ilusioa begietan. Gehienetan, hori bai, aita-ama pontekoek erosi egiten dute, ez egin. Garai batean badirudi, garizumako ostiraletan txorizorik ez zutela jartzen, baraua errespetatzeko.

Dirudienez, garapaio da jatorrizko izena; Debagoinean “karapaixo” deitzen diote, Elgetan “garipaua” eta Durangaldean “mokotza”.Aditu batzuen ustez, erromanizazio aurreko usadioa da, udaberriaren etorrera ospatzeko egiten zen: arrautzak bizitza berriaren ikur izango lirateke; ohitura kristautu ahala, “karapaixoa, garipaua, mokotza” garizumarekin lotu zuten.

Osagaiak:

  • Ogia egiteko galirin zuria 400 gr.
  • Espelta zuria 100 gr.
  • Ura 325 gr.
  • Legami freskoa 10 gr.
  • Gatza 12 gr.
  • Azukrea 5 gr.
  • 3 txorizo
  • 3 arrautz egosiak

Bol baten irinak, azukrea, gatza eta legamia nahasi. Ura gehitu eta ondo nahastu. Mahai gainera atera eta 10-12 minutu inguru oratu. Nik, frantsez (Bertinet) teknika erabili nuen. Olioz igurtzitako bol baten sartu eta plastikozko filmaz estali. Laga 90 minutu lehenengo hartzidura egiten. Ondoren, mahai gainera atera eta gasgabetu. Forma eman, arrautzak eta txorizoak ipini eta, landare-paperarekin estalitako labeko erretiluan jarri. Estali eta laga beste ordu bete inguru bigarren hartzidura egiten.

Laba, 225 gradutara aurreberotu. Beroa dagoenean orea sartu, tenperatura 200 gradutara jaitsi. Lehenengo 3 minututan labeko hormak spray batekin ureztatu. Ordu erdi inguruan eginda dago. Labetik atera eta parrila baten gainean hozten laga.

On egin!!!

* Eta orain bitxikeria.

Karapaixoa burura etorri zitzaidanetik, berari buruz sarrera bat ipintzeko asmoa nuen. Karapaixo hau duela hiru aste egin nuen, zergatik?

Ogia egiten hasi nintzenetik, ogia egiteaz gain, gehien gustatzen zaidana jendearekin egiten dituzun harremanak dira. Eta alde hortatik pertsona zoriontsua sentitzen naiz. Lagun asko ezagutu ditut, eta ezagutuko ditudanak, euretariko batzuekin blog hau sortu nuen baina, bat dut niretzat oso oso berezia dena, Teba. Ia egunero txateatzen dugu, eta egun baten horretan genbiltzala zera esan zidan:

  • Juansho (sarritan nire izena horrela idazten du), Frantzian antolatu duten lehiaketa baten, nirekin batera, parte hartuko zenuke?
  • Lehiaketa bateeen? keeeba
  • Zergatik ez?
  • Ez daukat gogorik  (oso baxu nengoen)
  • Benga, animatu zaitez “abuelito” (horrela ere deitzen nau lotsagabe horrek) 😉
  • Abeeer, zer daaa?

Eta zer zan azaldu zidan.

  • Bale, baina baldintza batekin.
  • Zein?
  • Ogia, hemengoa, Euskal Herrikoa izan behar dela.
  • Ados. Zein ogi?
  • Karapaixoa.  (beste aldean, ixiltasuna). Bapatean ….
  • Zu bai zarela karapaloooo (horrela, irakurtzen duzuen bezala bota zidan) Nire erreakzioa ….
  • Jajajaja ni, “por el puto suelo” barrezka, eta lotura bat bidali nion.

Ikusi bezain pronto, ados zegoela esan zidan, ikusgarria iruditu zitzaion. Ez zuela ezagutzen eta karapaloarena barkatzeko, jaja. Lasai, ez da batere ezaguna esan nion, ondoko eskualdetan egiten dute baina, nik Arrasatera lanera joan arte ez nekien existitzen zenik ere ez.

Egin, eta bidali genuen. Begiratu hemen. Ikusi duzue? ba, orain begiratu hemen. Laster, beste ogi liburu bat ingelesez, ainss!! Berrogei partaidetik bostgarrenak geratu ginen, ez dago gaizki ezta?

Zorionak eta muxu haundi bat, Teba.

Muxu bana.

32 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

32 responses to “Karapaixo, Garipaua, Mokotza.

  1. xabi

    Zorionak! lan ona!

    • juantxo

      Aupa Xabi,

      Gaizki ez banabil zu Deba Garaikoa zara, ezta? Ba, Deba Garaikoa izanda lan ona iruditu bazaizu, ni pozik, oso pozik.

      Muxu bat.

      • xabi

        Aupa Juantxo,

        Ba bai, inguru horretakoa naiz, eta aurten ere, urtero bezala, jaso dut nire amapuntakoak oparitutako karapaixua.

        Nik ez daukat besokorik, baina nire gurasoek bai. Datorren urtean beraiek karapaixua erosi beharrean zuk erakutsitakoa jarraituz nik etxean egingo dudala uste dut.

        Orainarte ez dut inoiz horrelakorik egin, baina behin karapaixuaren anai txikiarekin ausartu nintzen … txoripana egin nuen! jeje

        Nik momentuz ez dut besterik ezagutzen, baina ea guztion artean apurnaka Euskal Herrian egon daitezken ogiaren inguruko beste ohitura batzuk hemen jasotzen ditugun.

      • juantxo

        Aupa Xabi,

        Ez da opari txarra, ez horixe!! Datorren urtean zuk egindakoa, nola ez. Hau nire lehenengo Karapaixoa da eta oso oso erreza, txoripan-a baino errezagoa. Ore zuri bat eta gero apaindu, ez du besterik. Merezi du, dudarik gabe.

  2. mari

    Benetan ikusgarria, zorionak!
    Gainera, horrelako ohitura bitxiak ezagutaraztea ere ahalegin polita iruditzen zait. Portzierto, koadrilan badaukagu umetxo bat, Urola-Kosta izanda ere, urtero bere karapaixoa jasotzen duena osabarengandik. Ama eta osaba Artxabaltakoak dauzka, jakina!

    Argazkiak espektakulo bat dira, Juantxo, segi horrela.

    Mxk,

    Mari

    • juantxo

      Aupa mari,

      Mila esker.
      Halako ohituren bila hasteko asmoa dut, baina Euskal Herrian ez daude ogi asko bertakoak direnak, ez? Edo nik ez ditut topatzen behintzat.
      Hala da, gurasoak eskualde hoitariko batekoak badira tradizioa mantentzen dute nahiz eta bertan ez bizi.

      Muxu bat.

  3. Joé Juantxo, zelako lotsa!!!
    Orain gure “elkarrisketa pribatu guztiak” agerian geratu dira!!!
    Oso polita sarrera, eta hain gustora egin genduen dan-dana…., errepikatuko nukeen duda barik ; )
    Eta beste kideei, animo!!!!! bidea egiten ari gara eta.
    Muxuak guztioi, eta “a huge kiss for you juansho”

    • juantxo

      Aupa polittori,

      Teba Teba, lotsatuta? Sentitzen dut zu lotsa sentitzea, jeje. 😉 Den denak ez ditut atera, e? 🙂

      Ogi honen sarrera arrunta izan zitekeen, baina niretzat zerbait berezia izan zuen, eta hitzaurre horrek eman zion berezitasun hori. Zuk ere, era batera edo bestera, ogi honen parte zara eta parte garrantzitsua gainera.
      Errepikatu? Nahi duzunean, badakizu nire aldetik ez dagoela arazorik.

      Eine riesige KuB für dich Teba.

  4. axeridantza

    Zorionak bikote! Benetan lan ona! Nik ere ez nekien karapaixoa izeneko opilik zegoenik ere. gure inguru honetan ez da halakorik egiten, baina benetan ohitura polita iruditzen zait. ogiyak jesukriston itxura daka, emango niyoke horzkada eder bat, gustoa gaiñea!!!! muxuak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1

    • juantxo

      Aupa axeridantza,

      Mila esker.
      Lan ona ez dakit, baina gustora egindakoa bai.
      Ez da batere ezaguna, pentsaizu, ni bi eskualdeen artean bizi naiz (Eibar) eta hara joan arte existitzen zenik ere ez, eta handik alde egin nuenetik ez dut berriz ikusi.
      Karapaixo honi honezkero ez diozu haginkada emango, baina egunen baten zuk esandako euskal okinen jardunaldi hori egiten badugu, Karapaixoa nire kontura. Hitzematen dizut 😉
      Horri bueltak ematen nabil, ez pentsa!!!

      Muxu haundi bat.

  5. Zorionak!!!
    Aze fenomeno parea! Ogiak kriston itxura du Juantxo eta historia oso polita!
    muxu potooooolo bat!

    • juantxo

      Aupa Oihana,

      Mila esker.
      Ba bai, gustora gabiz eta hori gauza haundia da.
      Ogia, oso ona eta oso erreza da. Istoria bitxia du, eta nik uste momentuz behintzat tradizioa matentzen dela eta hori ere politta da.

      Beste muxu haundi bat zuretzat.

  6. marikeli

    Zorionak bioi!
    Zelako sarrera polita Juantxo, benetan.
    Musu bana!

    • juantxo

      Aupa marikeli,

      Mila esker.
      Polita geratu dela, baietz. Esan genizun sorpresa zela. Zure gustokoa izatea pozten nau, benetan.

      Muxu bat.

  7. Zorionak!!!

    Kriston itxura du ogi horrek. Eta nik ere ez nuen ezagutzen. Oso goxoa geratu behar da, ziur.

    Muxu bana

  8. juantxo

    Aupa Olaia,

    Itxura ona eta goxoa, redio!!
    Ez naiz harritzen zuretzat ezezaguna izatea, Arrasaten egon nintzenean nik erositakoak ikusi nituen bakarrik. Orain badirudi okindegi batzuetan orea ere saltzen dutela gero norberak etxean amaitzeko.

    Muxu bat.

  9. idu

    Zorionak bioi!!
    Gure etxera urtero iristen da karapaixoa Oñatitik. Azken urtetan aldatu egin da ordea, eta orain iristen zaiguna esne ogia da, txokolatezko arrautzekin. Txikitan, gure amamak prestatzen zuen goxo askoa.

    Muxuak!!

    • juantxo

      Aupa Idu,

      Mila esker.
      Entzunda daukat bai, azkenengo urteetan goxoa den Karapaixo bat ere egiten dela. Nolakoa da? Katalunian egiten den “mona”ren antzekoa al da?

      Muxu bat

      • idu

        Kaixo Juantxo,

        Ba itxuraz, zurea bezalakoa da, soilik, orea esne ogia dela, errege erroskoaren antzekoa, eta arraultzak, txokolatezkoak. Gure etxera neurri haundikoa iristen da, izugarria! je,je jende asko bait gara etxean

  10. Ainhoa

    Zorionak!!! kriston itxura dauka Mokots horrek!!! Nire herrian mokotsa esaten dogu. Segi horrela eta eskerrik asko errezetagatik. Datorren urtean nire besoetako Olatzeri mokotsa nik egingo deutset. Muxu bat

    • juantxo

      Aupa Ainhoa,

      Mila esker guapa.
      Mokotsa al da? nik mokotza zela uste nuen.
      Hurrengo urtean zuk egin, oso erreza da eta. Ogi zuri bat da, besterik ez. Berezitazuna apaingarriak (txorizoa eta arrautzak) ematen diote. Oso goxoa dago, bueno, zuri zer esango dizut Zornotzarra izanda, jeje. 😉 Ziur Olatzek gustorago hartuko duela.

      Muxu bat zuretzat eta beste bat Olatzentzat. Muaks.

  11. Aupa, Juantxo!
    Zorionak, wapo! Jo, mutil, laster jolibudera! Frantzian 5. geratzia, liburu ingles baten errezetia…. Pozik egongo zara, horraittiok!
    Bloga be edarra! Ia iñoiz zure ogixen bat probatzeko aukeria dakadan!
    Laztan haundi-haundi bat

    • juantxo

      Aupa Leire,

      Mundiala za, gero e?
      Jolibudera? Laostia!! nahiago nuke Matxinbentara joatea baina, Jolibudera izan bihar bada, zer eingotzau ba.
      Pozik gaude, bai. Kontrakua ezin dinau esan, ez horixe!!!
      Beste gauza bat, errezetia ez da ingeles liburu baten agertuko, liburu bat ingelesez daona saria izan da.
      Probaukon, lasai egon.

      Muxu potolo bat.

  12. Noel Meabe

    Kaixo Juantxo:

    Esan didate ogia egiten ikasteko ikastaroa antolatu duzula Elgetan, baina ez dakit nola jarri kontaktuan zurekin. Interesatuta nago. Zer egin beharko nuke?

    Mila esker. Noel.

  13. Ai, Juantxo. Zelako hankasartzia!
    Hori pentsau neban!
    Dana dala, zorionak, eta segi oriakin biharrian!
    Musu bat

  14. bixigu

    Kaixo Juantxo:
    Nik banuen opil horren berri, duela urte batzuk telebistan horri buruzko erreportaje bat ikusi nuen, Sustraia programan uste dut.
    Katalunia aldean, pazko astelehenean, aita-ama pontekoek “mona” delako opila oparitzen diote besoetakoari, oso ohitura zabaldua da. Ez beti, baina askotan arraultzak izaten ditu opil horrek, beraz, funtsean ez da horren ideia ezberdina, ez?

    Muxu bat

    • juantxo

      Aupa bixigu,

      Bai, Kataluniakoa ezagutzen dut. Nire bizitzako urte bete bertan pasa nuelako eta ez oporretan 😦
      Nik, beti arrautz gozoekin ikusi nituen. Nire ustez Iduk esandakoa ere goxoa da, ez?
      Estatuan eta gaizki ez banabil toki askotan dago halako edo antzeko ohitura.

      Muxu bat

  15. Izar

    Hiru saiakera ondoren azkenean lortu det.
    Mila esker zuon eskuzabaltasunagatik bloga osatzen duzuen guztioi .
    Mundiala!!!

  16. juantxo

    Aupa Izar,
    Hori irakurtzea asko poztu nau. Mundiala dago, bai.
    Mila esker zuri hor egoteagatik.

    Muxu bat

  17. Nere postekin loturak: Ama ore desberdina. |

  18. eguzki lore

    Kaixo, eta Santurtzin tradizioan Pazko astelenean egiten den erromerian, “kornites” egunean, hain zuzen?
    Cornitesen Erromeria oso zaharra da eta bere izena “el cornite” ogiarekin lotuta dago, egun honetan mendian jaten zena eta ogi zorrotz ritxi bat zena, bere barnean txorizoa edo arrautza edo bi gauzak eraman zitzakeena, ogi barruan egosten zena. Elezahar askok azaltzen dute erromeriaren jatorria, baina ez dago horietako bat bera ere egiazta dezakeen dokumentaziorik, eta jatorria gure adinekoen oroimenean galtzen da. Izan ere, Santurtzin ospatzen omen da festa hori, “Betidanik”.
    Hementxe duzue errezeta erraz bat kornite gozo-gozoa egiteko:
    OSAGAIAK (5 kornite)
    3 txorizo fresko, 2 arrautza egosi, txorizo fresko bat, 500 gr. indarreko irin, 180 gr. esne epel, 50 gr. gurin, 50 gr. oliba-olio, arrautza 1, 7 gr. gatz eta 25 gr. legamia fresko.

    PRESTAKETA:
    Irina eta legamia batuko ditugu ia desagerrarazi arte birrin bihurtuta. Gatza botako diogu. Beste alde batetik, esnea, arrautza apur bat irabiatuta eta oliba-olioa nahastuko ditugu, eta nahasketa irinarekin batuko dugu. Gurina zatitan botako diogu ore distiratsu, elastiko eta laua lortu arte. Orea estali eta toki epel batean jalkitzen utziko dugu bolumena bikoiztu arte.
    Orea 150 gramoko zatitan banatuko dugu, kornite bakoitzeko bat, eta bakoitzari laukizuzen baten forma emango. Alde batean txorizoa sartuko dugu, eta bestean arrautza egosia, eta gainetik aldez aurretik oretik kendu ditugun 2 tira jarriko dizkiogu. Labean sartu baino lehen, orea arrautzaren zuringoarekin bernizatuko dugu. Labean sartuko dugu 30 minutuz 190 gradutan.
    http://www.serantes.com
    Mila esker hain informazio baliagarria ematearren.

  19. Nere postekin loturak: BOST MINUTUKO IKASTAROA! Amabitxi, aitabitxi, garizuma / Karapaixoa / Ruper Ordorika | Eskolaegunezegun

Utzi iruzkina