Enpanada

Egia esaten badizuet ez naiz enpanada zalea, ez. Asko probatu izan ditut, Galiziara joaten naizen bakoitzean jaten ditut bai, baina … ño, ezin!! Pasa zen astean, Madrid tiene miga-n dabilen Carmenek bat egin zuen ta atentzioa deitu zidan. Zergatik? ba betegarria barazkiekin eginda zegoelako eta horrela eginda, nire ustez, hozkailuak eskertu egingo zuelako.
Betegarria bezperan prestatu nuen hurrengo egunean hotza nahi nuelako.
Betegarriaren osagaiak:
  • Tipula gorri haundi bat.
  • Porru haundi bat.
  • Kalabaza 275 gr.
  • Shitake perretxikoak 175 gr.
  • Espinakak 180 gr.
  • Gatza ta olioa.
  • Hoiek, edo … zuek nahi dituzuenak.
Osagaiak txikitu, zueztitu pixkat eta erreserbatu. Beste 50 minutu inguru labe barruan egongo direnez, ez daukazue asko sukaldatu beharrik.
Orea egiteko osagaiak:

  • Los Pisones galirin txuri ekologikoa 325 gr.
  • Rincon del Segura zekale txuria 100 gr.
  • Ur epela 220 gr.
  • Ama orea 150 gr.
  • Gatza 10 gr.
  • Olioa 20 gr. + zerbait gehiago azala margotzeko.
Osagai guztiak bol baten ondo nahastu. Mahai gainera atera eta oratu ore leun eta homogeneoa lortu arte. Bol-ean sartu, estali eta ordubeteko hartzidura eman. Atera, bi zatitan moztu -bata bestea baino handiagoa- eta atsedena hartzen utzi. Labeko erretilu bat olioztatu ta irineztatu.
Arrabolaren laguntzaz, zati bat ondo luzatu eta erretiluan ipini. Betegarria sartu ta ondo zabaldu. Bigarren zatia ere ondo luzatu eta gainetik ipini. Errasketa batekin enpanadaren buelta osoa txukundu eta ondo seilatu. Sobratutako zatiekin apaindu eta olioarekin margotu.
Labea 180ºtara ipini, sartu eta 55 minututan eginda. Kolorea lehenago hartzen badu, ba lehenago atera. Margotu berriz ere olioarekin.
Hemen barruko argazki bat. Polita ezta? Laster errepikatuko dudala uste dut.
On egin!!!
Muxu bana.

4 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

4 responses to “Enpanada

  1. Roser

    Aupi Juantxo
    Ya he visto en MTM que comentabas con Carmen el éxito que has tenido con esta empanada. He tenido un problema con wordpress y no he podido subir comentarios, ni aquí ni en la entada de Carmen.
    Las empanadas con maíz gallego son lo más, pero esta también se ve muy rica , desde luego como novedad ponerle centeno a una empanada.
    La tengo que probar
    Muxuak

  2. juantxo

    Aupiiiiii Roser,
    La verdad es que gusto mucho. El sector juvenil es el que mas pegas puso, eso de que todo fuera verduraaaa ….
    Pues mira, ahora que lo dices, el siguiente con trigo, txakinarto, verdura y … txistorra😉 yo creo que gustara mas.

    Petons

  3. Olaia

    Juantxo bazkaria salbatu didazu. Ez daukat erosketara joateko gogorik, eta lasaina egin ordez (ez dut ez pasta ez arrautzik) empanada egingo dut eta lixto!!!

    Milesker

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s