Albarikoke, almendra eta banila opiltxoak

Ez pentsa egiten ditudan ogi guztiak makinan egiten ditudala, ez… inoiz eskuz egitea gustoko dut, baina horretarako astia izan behar, eta asteburu honetan izan dugun eguraldi traketsarekin, zer dago ogia egitea baino hobea?

Aldez aurretik ogia egingo nuela ez nekienez nire ama orea edo legami naturala hozkailuan lo zegoen, beraz, legami freskoa erabili behar izan dut.

Nik hiru legami mota erabiltzen ditut, ama orea, aldez aurretik planifikatutako ogietan, legami freskoa bapatean ogia egingo dudala erabakitzen dudanean eta legami liofilizatua (sobretan datorrena) makina erabiltzen dudanean.

Baliteke baten batek legami hauek nolakoak diren ez jakitea, ba honelako itxura dute azkeneko biek:

Legami freskoa

 

Legami liofilizatua

Legami naturalaren itxura ikusteko itxaron beharko duzue, hau esnatzen dudan arte, bitartean hona hemen atzo meriendarako prestatutako opil gozoak:

OSAGAIAK:

  • 500 gr ogi hirina
  • 10 gr gatz
  • 300 gr ur
  • 10 gr legami freskoa
  • 50 gr almendra hirina
  • 50 gr albarikoke lehor
  • banila freskoaren barneko hautsa
  • almendra txikitua ala laminatua

ELABORAZIOA:

  1. Nahastu osagai guztiak albarikokeak eta almendrak izan ezik
  2. 30 min deskantsatzen utzi
  3. 12 min oratu
  4. oratzen amaitu aurretik albarikokeak gehitu
  5. 45 min fermentazioa egin, bowl batean sartu eta estali
  6. orea 50 grko bolatxotan zatitu
  7. spray batekin ureztatu eta almendra zatietatik pasatu
  8. labeko bandejan jarri eta estali
  9. ordu bateko fermentazioa egin
  10. laba aldez aurretik 250ºtan berotu eta ontzi bat beheko aldean jarri
  11. bandeja sartu eta sartu bezain pronto beheko ontzia irakiten dagoen urez bete
  12. laba 210ºra jaitsi

Errezeta hau Xabier Barrigaren “Pan hecho en casa y con el sabor de siempre” liburutik atera dut. Oso gozo zeuden, eta era ezberdinetan erabil daitezke. Atzo gauean lagunekin gazta, kanonigo, tomate eta mostaza saltsarekin jan nituen, eta gaur goizean gozaltzeko gurin pixka batekin. Bata zein bestea primerakoak izan dira, eta zistu bizian desagertu egin dira.

13 Iruzkin

Intxaurtsuk idatzia, Uncategorized atalean

13 responses to “Albarikoke, almendra eta banila opiltxoak

  1. Egunon,

    IrinaketaUrunak zareten guztioi:

    zuen gune honi izugarrizko potentziala ikusten diot, benetan, zorionak.

    Galdera bat luzatu nahi nizueke denoi batera: Ogi makina daukagu, Moulinex markakoa dela uste dut. Moldeko ogia egiterakoan esnea hauts forman botatzen badiot ere… ongi geratuko al litzateke esnea behiaren errapeetatik zuzenean datorren bezala botako banio?

    Beste bat, agian leku hoberik behar luke webgune honek, estilo honetako gauzetarako: aholkularitzarako bide bat, nondik partehartzaile denen arreta eta interbentzioa ahalbidetu lezakeena… “aprovechando que el Pisuerga pasa por Valladaolid”. Proposamen bat da, inork ez dezala hau obligazio moralaren aldetik ulertu.

    Intxaurtxu:
    Gure etxean legami marka bera darabilgu, Intxaurtxu, je je… komertziala delako izango da…

    Aitor Perez

  2. Aupa Aitor
    Zuk egizuz galderak eta guk problema barik erantzungo doguz, hori baitzan gure xedea hasieratik.
    Esne hautsarenarekin arazo barik. Esne hautsa urarekin nahastean esnea sortzen dala suposatu behar dogu, beraz, esne hautsa erabiltzen dozunean jarri behar deutsozun uraren neurria behi esnearena izan beharko litzateke eta listo.

  3. aaa, eta legamiarena, zoritxarrez EHn ez dugu legami edo irin aukera handirik, beraz, komertziala erosi behar. Dena den, sarritan okinek legamia saltzen dute, baina 250gr-ko bloketan eta alperrik galtzen da nahiz eta hau izoztu daitekeen.
    Aitor hurrengoan ama orea edo legami naturalarekin saiatu beharko zinateke, makinan ere erabil baitaiteke.

  4. idu

    Gosari bikaina Intxaurtsu, asteburu honetan egia esan, zaila zen plan hoberik aurkitzea. Etxean geratzekotan, etxe osoa opiltxo hauen usainez janztea baño hoberik?
    Aitor, eskerrikasko. Blog hau jaio besterik ez da egin, denborarekin atal ezberdinak haziko zaizkio, eta osatzen joango da, denontzat lagungarri izan dadin.

  5. juantxo

    Aupa Aitor,

    Ore batek behar duena hidratazioa da, likidoa.
    Zein likido? edozein. Esnea, zergatik ez? Irakurri MTM-ko kide batek idatzitakoa, ia zer iruditzen zaizun: “Es importante que la leche hierva en la infusión, porque ésta tiene una enzima que hace que las masas salgan pesadas, pero que se elimina con la cocción”.
    Gaur egungo esneekin horrela izan behar dela? nik nire zalantzak ditut.
    Baserritar bati erosten badiozue behar bada bai, bestela ….

    Proposamenari buruz, ez dakit zer erantzun. Ez dakit zertan ari zaren, barkatu nire ezjakintasuna.
    Hor goian agertzen diren “Home, Aurkezpena, Errezeten zerrenda” moduko zerbait ipintzea galderak egin baino lehenago, zuek hor begiratzeko?
    Adibidez, “ogia egin baino lehenago jakin behar diren gauzak”?
    Edo, “nola egiten da hau edo beste hori” eta halako gauzekin?
    Edo, toki bat zuen galderak gordetzeko eta gero guk erantzuteko?

    Zer suposatuko luke, lan gehiago????? Buffff!!!!!!!!!!!
    Egingo dela, ahaleginduko garela, baietz pentsatzen dut.

    Nork, noizko, nola egin, …..? Galdera hoiek, niretzat behintzat, erantzun zaila daukate. Hortxe dago koska!!
    Nik, momentuz ezin diet erantzun zuzen bat eman.

    Muxu bat

  6. Itxura itzela Intxaurtsu, gaztarekin mundiala geratu behar du…
    Aitor, mila esker, ahal dugun neurrian laguntzen saiatuko gaea!

  7. axeridantza

    Bikaina zure ogia intxaurtsu, denbora gutxian profesional hutsa bilakatzen ari zara. nire kontzientziaren harra haginka ari zait aspaldi hontan. izan ere, oraindik ez det hartu tarterik ogirik egiteko eta kriston inbidiya emateya zuek ikustiak. ama orea re martxan jarri nun, baina azkenen enun ezer in arekin. asteburu honetatik ez du pasatu behar kontxo! bai ala bai, saiatu behar naiz!!!! patxo bat!

  8. mari

    A ze pintaaaa! zorionak. Saiatu behar dut, fijo. Portzierto, legami komertzial hori non lortzen duzue? inguruko okindegietan galdetu dut eta aldez aurretik enkargatuta ekarriko omen didate, baina esan duzuna gertatzen da: zati handiegia da, ogia noiz egin argi izan behar duzu (ez da nire kasua)…

    Eta bainila freskoa? abrikot lehorrak gabonetan erosi ditut Eroskin, baina orain? egongo al dira?
    mmmm…

    Zail xamarra ikusten dut, baina oso tentagarria.

    Ondo bizi,

    • albarikokeak urte osoan zear aurki ditzakezu edozein supermerkatutan eta baita banila ere.
      Legami freskoa, supermerkatuan ere aurki dezakezu, hori bai carrefour supermerkatuan izan behar du. Eroskietan ez dut uste dagoenik, oso supermerkatu handia ez ba da.

  9. axeridantza

    Aupa!
    Mari, ez dakit nongoa zaren, baina kasualitatez donostia ingurukoa bazara, urbilen badago legami freskoa, argazkian ageri denaren berdina. gazta, nata, mantekilla eta eoten dian tokian dao. duela gutxi jarri dute, pasta filo, brisa, hojaldrea eta abarren ondoan. aiooo

    • mari

      Milesker, axeridantza!
      Urbiletik noizbehinka pasatzen naiz, beraz oso ondo etorriko zait hau jakitea. Carrefourrak berriz nahiko urrun dauzkat.

      Mxk

  10. ortzadar

    Levital legamia carrefour-en erosten dut pasta fresca dagoen tokian, behintzat barakaldon , eta bainilla eta horrelakoak ere badaude.
    Bestalde badaukat blog bat, idazlan kreatiboaz dena , eta galdetu nahi nizueke ea posible den zuen blog-aren helbidea jartzea.
    Gero arte.

Utzi iruzkina