Lasturko errotak

Saturioren Tahona Bikiakera egindako irtenaldiaren arrakasta ikusi ondoren, igande honetan irinak eta urunakoak, Bixigu, Jo, Juantxo, Mari, Teba, Xabi eta ni, Lasturko errotak ikusteko batu egin gara berriro. 

Bixentek Plazaolako erroten jardunbidea erakutsiz gain, Euskal Herriko ohituren, ogibideen eta erroen inguruan duen jakintza zabala helarazi zigun. Bisitaldia gomendagarria da benetan, Alaitz eta Maiderrek esango zuten moduan txanpon baten truke (euro bat) bakarrik. 

Irinez bakarrik ez garenez bizi, errotak ikusi ondoren txorizo frijitu batzuk jan genituen Tebaren 2 “super-ogiekin”. Geroago Kanala Jatetxera joan ginen, hemen hamaika gairi buruz hitzegin genuen bazkalondoa luzatuz eta luzatuz jantokian geratzen ziren bakarrak izan arte. 

Ez larritu, oraindik hitzegiteko mila gai ditugu, gutxi barru berriro batzeko eta hitzegiteko irrikan nago, geroz eta lagun gehiago izan, hobeto.

15 Iruzkin

Mariluk idatzia atalean

15 responses to “Lasturko errotak

  1. juantxo

    Eguna gustatu zitzaidan, gustora egon nintzen. Bisitaren azkenengo zatia pixkat astuna eta Bixente bera berba egiteko gogoarekin ikusi nuen 😉
    Jo eta Mari ezagutzea plazer bat izan zen, eta beti bezala lehendik ezagutzen nituenak ikustea ere. Tebaren ogiak, mundialak. Sandia ez dakigu, azkenean etorri zen moduan bueltatu zelako 🙂
    Zuk dinozun moduan hitzegiteko mila gai ditugu, hurrengoa noiz izango ote da? Txan tata txannnn!!
    Bertan, ideia batzuk entzun nituen.
    Argazkiak beti bezala, txapeau!!!

    Muxu bana

  2. axeridantza

    Joeeeeee. Ze argazki polittak!!!! pozten ongi pasatu zenutela jakiteaz. ea hurrengoan zuekin joateko aukerarik ba deten.
    patxo handi bat

  3. jooooo, zelako inbidia sanoa….eta ni hemen Montpellierren kriston beroa jasaten, bueno hurrengoan bai, e?

  4. idu

    Ainss, eta nik irteera galdu! Hurrengoan ea batzen garen

  5. Ze ondo pasa genduen!!
    Ederra jendea, bisita, bazkaria eta tertulia.
    Muxu haundi bat Mari eta Joentzat.
    Oso sarrera polita Marilu.
    Muxu bana

  6. marikeli

    Juantxo,
    Egia da, Bixente hitzegiteko gogoekin zebilen! Ja, ja, ja… Eta sandiarena ahaztuta neukan! 16 kiloko kidea!

    Axeridantza,
    Hurrengoan ezagutuko gara orduan! Nire ustez berriro batzeko gogoekin gabiltza denok!

    Intxaurtsu,
    Ziur primeran zaudela Montpellieren, ea zeozer egiten dugun berriro ikusteko.

    Idu,
    Batzeko gogoekin ere? pozten naiz!

    Teba,
    Muxu bat Teba eta hurrengorarte!

  7. mari

    Kaixo Marilu & conpany,
    egun polita pasa genuen, eta bertan hurrengorako proposamen bat bota nuenez, ba nahi baduzue saiatuko naiz udazkenerako bat antolatzen, OK? utzi denbora pixka bat dei batzuk egiteko, eta komentatuko dizuet postaz.

    Bete-betean asmatu duzu kronikarekin, Marilu.
    Muxuak denoi!

  8. marikeli

    Mari,
    Ze ondo! Udazkenerako zeozer antolatzea sekulako ideia iruditzen zait.
    Muxuak!

  9. Jo

    Ze ondo ibili ginen. Niretzat ere plazerra izan zen zuek ezagutzea eta nire ogiek ere eskertu dute Lasturko buelta, aspaldi honetako hoberenak irten bait dira aste honetakoak. Etxean bazkaltzen baino ikastaro batetan egon nintzela pentsatzen dute….Harrotasun punttu hori behar nuen agian, gauza onak eginaz gozatzen dutenekin elkartzearena alegia.
    Muxutxuak eta nire aldetik hurrengorarte

  10. marikeli

    Asko pozten nau ain ondo pasatu zenuela jakiteak Jo. Ogi hoiek probatu beharko ditugu…
    Muxuak eta hurrengorarte!

  11. irune

    Ze inbidia!

    Udazkenera arte itxoin beharko…

  12. Ja, ja! Ze maja zaren Irune!
    Mila muxu!

  13. ortzadar

    Ezta nitaz ahastu eh???
    Muxus eta goraintziak.

  14. marikeli

    Mekatxis en la mar ortzadar!
    Ea hurrengorako batzen garen.

  15. Nere postekin loturak: Hosto ertete, arto ite; hosto erortze, gari ite. |

Utzi iruzkina