Artxiboa gaika: Olatzek idatzia

Txokolatezko madalena errezak

Gure oiloak aurkezten dizkizuet:


Etxeko arrautzak edukitzea pribilegio bat  da gaur egun, eta oiloei merezi duten tratua emanda (pentsu ekologikoa, barazkiak, belarrak eta eguneroko paseoa),”urrezko” arrautzekin eskertzen digute goizero. Langile finak dira, eta  ez dute apenas lanik ematen. Orain udaberria heldu dela, eta egunero bostpasei arrautza jartzen dituztenez, soberan daudenekin madalenak egitea pentsatu det.

Errezeta oso erraza da, eta di-da batetan egiten dira:

Lehenengo pausua arrautzak pisatzea izango da.


Ondoren, pisu berdina erabiliko degu irina eta azukrea nahasteko, eta pisuaren erdia olioa edo gurina nahasteko.

Kasu hontan:

– Bi arrautza (130gr.)

– Irin txuria: 65gr. eta irin integrala: 65gr.

– Azukrea: 130gr.

– Oliba olioa: 60gr.

– Txokolate zatitxoak: bakoitzaren gustura

– Legamia kimikoa: goilaratxo erdi bat

Orea egiteko lehenengo arrautzak eta azukrea nahastu ditut. Gero olioa pixkanaka gehitu eta azkenik irina eta legamia bota ditut. Orea ondo nahastuta dagoenean txokolate zatitxoak bota eta moldeetan sartu (erdiraino, gutxi gora behera)

Labea 180º-tan jarri eta 20 bat minututan prest daude.

Nik silikonazko molde berri hauek erabili ditut, eta egia esan primeran funtzionatzen dute…eta gainera oso politak dira! Nere amaren gaur goizeko oparia izan da. Eskerrik asko!

Hemen daukazue emaitza. ON EGIN!

         

         

11 Iruzkin

Olatzek idatzia atalean

Espeltazko ogia, sagar eta intxaurrez beteta.

Gaur, hego haize epelak lagunduta, udazkeneko ogi bat egitea pentsatu det.

Garaiko produktuak erabili nahi izan ditut, eta hortarako azkoitiko sagarrak, urretxun ekoiztutako sagar zukua, eta… ejem!… superreko intxaurrak erabili ditut.

Idu eta Josune, ogi hau zuei eskeinia da, aurreko igandean pasatako egun ezin hobea eskertzeko!!

Osagaiak:

– Espelta integrala: 500gr.

– Ama orea: 200 gr.

– Sagar zukua: 250 gr.

– Bi sagar txiki eta 7 intxaur zatituta.

– Gatz apur bat.

Espelta, ama orea eta zukua nahastu ditut lehenik, eta orea ordu erdi batez utzi det estalita.

Gero gatza nahastu eta minutu batez edo oratu det, 5 minutuz lasai utziz.  Prozesu hau lau bat aldiz errepikatu det, eta azkeneko aldian tolestu eta bol garbi batetan sartu det.

Lau orduz lasai utzi, eta berriz ere mahaira pasa det, pixkat zabaldu eta sagar eta intxaur zatiak nahasteko.

         

Zati guztiak batu ditudanean bola forma eman eta ordu laurden batez estalita utzi det.

Gero forma emateko garaia heldu da, eta izerdi batzuk bota behar izan ditut, zatitxo guztiak ateratzen hasi bait dira eta nere ideia barruan mantentzea zen…baina bueno, ahal izan dudan moduan bildu eta beste ordu bete pasatxo utzi det estalita.

Azkenik ,labea 250ºtan zegoenean sartu, eta 45min. edo eduki det barruan (ordu laurden bat zeramanean 200ºra jetxi det).

Eta… hau da emaitza:

         

Ogia mundiala dago, eta  oso zapore goxoa dauka. Nabaritzen da sagar-zukuaren eta sagarraren azukre ikuttua, eta ez du beste ezer behar laguntzeko, bakar bakarrik jateko aproposa da.

Nik kafesnetan bustita jan det gaur bertan (ezinezkoa da egun batez ireki gabe uztea!!)

MMMmmmmmm!!!

13 Iruzkin

Olatzek idatzia, Uncategorized atalean

Espelta eta zekalezko ogiak

 

A ze estrenoa! Gaur ogia erre zait!!!

Ikusi behar zenuten nere aurpegia labetik atera dudanean…

Ez da nik normalean erabiltzen dudan labea, eta kaña gehiegi sartu diot dirudienez…, ogia goitik beltz beltza atera da gaixua…. Halere barrutik oso ona dago, eta egia esan jaterakoan ia ez da nabaritzen.

Bigarren labekada bai, hori kolore politarekin atera da.

Espelta eta zekale irinez egindako ogia da, zapore oso goxoa du, eta kantitate asko egin dut, bestela segituan bukatzen zaigu ta!

Hauek izan dira erabili ditudan osagaiak:

– 700gr. Espelta integrala

– 300 gr. Zekale integrala

– 600 ml. Ura

– 450 gr. Ama orea

– 2 goilara txiki gatz (pixkat xoxa naiz, nahi badezue gehio bota!)

PROZEDURA:

Osagai guztiak nahastu gatza izan ezik, eta ordu erdiz estalita utzi. Ondoren gatza gehitu eta mahai gainean olio pittin bat zabaldu, nahasketa bertan bota, eta nahi duzun bezala oratu. Ni 15 segunduz edo aritzen naiz (gaur ahal izan dudan moduan, ze nahiko zaila zegoen asuntoa…). Gero bol garbi batetan utzi eta estali.

10 minutu igarotakoan berriz oratu eta lasai utzi. Prozesu hau errepikatu lehenengo 30 min. utziz, gero ordu bete, eta beste ordu bete azkenik.

Denbora hau igarotakoan, mahaia irineztatu eta masa bertan utzi. Bitan zatitu eta bola forma eman. 15 minutuz utzi.

Gero nahi dugun forma eman eta zapi batetan bildu, lau bat orduz lasai utziko dugularik.

Azkenik labea berotu, ogiari taxu batzuk eman eta labera 50 min. gutxi gora behera.

Kontuz ogia erre ez dadin!!!!



Hozten utzi eta ON EGIN!!!

11 Iruzkin

Olatzek idatzia atalean