Txokolatezko madalena errezak

Gure oiloak aurkezten dizkizuet:


Etxeko arrautzak edukitzea pribilegio bat  da gaur egun, eta oiloei merezi duten tratua emanda (pentsu ekologikoa, barazkiak, belarrak eta eguneroko paseoa),”urrezko” arrautzekin eskertzen digute goizero. Langile finak dira, eta  ez dute apenas lanik ematen. Orain udaberria heldu dela, eta egunero bostpasei arrautza jartzen dituztenez, soberan daudenekin madalenak egitea pentsatu det.

Errezeta oso erraza da, eta di-da batetan egiten dira:

Lehenengo pausua arrautzak pisatzea izango da.


Ondoren, pisu berdina erabiliko degu irina eta azukrea nahasteko, eta pisuaren erdia olioa edo gurina nahasteko.

Kasu hontan:

– Bi arrautza (130gr.)

– Irin txuria: 65gr. eta irin integrala: 65gr.

– Azukrea: 130gr.

– Oliba olioa: 60gr.

– Txokolate zatitxoak: bakoitzaren gustura

– Legamia kimikoa: goilaratxo erdi bat

Orea egiteko lehenengo arrautzak eta azukrea nahastu ditut. Gero olioa pixkanaka gehitu eta azkenik irina eta legamia bota ditut. Orea ondo nahastuta dagoenean txokolate zatitxoak bota eta moldeetan sartu (erdiraino, gutxi gora behera)

Labea 180º-tan jarri eta 20 bat minututan prest daude.

Nik silikonazko molde berri hauek erabili ditut, eta egia esan primeran funtzionatzen dute…eta gainera oso politak dira! Nere amaren gaur goizeko oparia izan da. Eskerrik asko!

Hemen daukazue emaitza. ON EGIN!

         

         

11 Iruzkin

Olatzek idatzia atalean

11 responses to “Txokolatezko madalena errezak

  1. juantxo

    Nik momentuz oilorik ez, baina urrezko arrautzak bai. Silikonazko moldeak baditut ere, eta erreza ematen duenez, edozein egunean “manos a la obra” jarriko naiz.
    Muxu bat

  2. mari

    Uau, horiek dira oiloak, horiek!
    Aspaldian ez ditut madalenak egin, eta hor dauzkat IKEAN erositako molde pilo bat, loretxozko paper estanpatuan. Bada erabiltzeko garaia, ezta?
    Besarkada bat,

  3. Kaixo bioi!
    Animatu madalenekin, oso errex egiten dira eta zaporez mundialak daude! Atzo beste labekada bat egin nun eta limoi zatitxoak bota nizkion…a ze pekatua…hori bai, operación bikini-arekin bazabiltzate goxoak bezain arriskutsuak izan daitezke! Gaur gosaldu ditugu azkeneko biak!!!
    Muxutxu bat eta laiser arte!

  4. Maritxu

    Kaixo, zer ondo!
    He hecho magdalenas muchas veces pero nunca con estas medidas tan sencillas de aprender, creo que las vamos a desayunar mañana, ya te contaré; vaya suerte con los huevos en casa, un lujazo, muxuak!

  5. Lo de los huevos es un lujo, sí…así que a cuidar de las gallinas como se merecen, que estas no descansan ni en el día de huelga, jeje!!
    La receta de magdalenas es sencilla, pero salen muy ricas. Yo las hice aprovechando una siesta de la peque, que de vez en cuando me da un respiro…
    Besikos!

  6. Aupi
    Menudo copete tienen esas magdalenas!!!
    Una pregunta:
    Bi arrautza (130gr.) ¿es leche?
    Muxuak

    • Aupa Roser!!
      Con el permiso de Olatz te contesto. Bi arrautz son “dos huevos”. O sea que el peso de los dos huevos de las gallinas de Olatz era de 130 g (¡¡Óle los huevos!!). Leche se dice “esnea”.
      Un peton molt fort

  7. Maritxu

    Olatz, ya las he hecho y dos veces además; menudo éxito, yo siempre las había hecho con yogur, leche ó nata, pero, vamos, que no hace falta pues así están buenísimas, muchas gracias y un besito a tu peque!

  8. Iepa!
    Eskerrik asko Teba, Roserri horren azkar erantzuteagatik.
    Ni egun hauetan araba aldean nabil eta ez naiz orain arte konektatu. Gainera egun batzuk pasako ditut hemen ahizparekin eta ogia egiteko asmoa daukagu, eguraldia ez dago ta paseo askorako…ia zer ateratzen dan!
    Maritxu: Pozten naiz madalenak gustatu zaizkizuelako!
    Besarkada bat denoi!

    • Ogi goxoa atera zitzaigun, ezta Olatz? …eta hori gutxi balitz, ogia egiteari sekulako gustua hartu diogu…orain ezin 4 egunean behin -gutxienez- ogi bat egiteari utzi. Bart beste ogi puska bat egin genuen eta gaur goizean moldezko ogia…
      Eskerrik asko errotari!

  9. Kaxo sister!
    Ondo, ondo…martxa hontan zuek erakutsi beharko didazue neri, ikusiko dezu! Hurrengo bixitan egingo degu ogi gehio…eta kroketak, madalenak, sagar erreak…eneeeee!!
    Zaindu bikote. Muxu bana.

Utzi iruzkina