Ama oreaz egindako Baguette antzeko ogia

Hau, azkenaldian, etxean egiten dodan ogia da.

Errezeta “El foro del pan”eko urtarrileko errezetatik aterata dago, J.A.I.L bezala identifikatzen den foreroak idatzia.

Osagaiak:

400 gr uruna

250 gr ura

200 gr ama orea

3 gr legami lehorra

8.5 gr de gatza

1. Osagai guztiak nahastu eta oratu. Oratzen jarraitu ore elastikoa lortu  arte, leiho proba erabil dezakezue.

Nik ogia egiteko,  eta gauza guztietarako, bakoitzean denbora gutxiago dodalez  Kitchen Aid darabilt oratzeko. Makinarekin 15 minutu oratzen dot, boleatu eta lehen hartzidurarako oliotatuko bol batean jartzen dot.

Ordu bat eta laurdena utziko dogu.

2. Ordu eta erdi pasa ondoren (oratze eta hartzidura artean), hiru zatitan banatzen dot, forma emon eta atseden hartzen estalita izten dot.

Baguette batzuk amapola haziez estaltzen dodaz. Horretarako baguetta ur apur batekin busti  eta  amapola hazi gainetik pasatzen dot.

3. Labea, 250 gradutara berotzen ipini metalezko ontzi bat barruan daukala.

4. Ordu bat pasa ondoren eta ogia labean sartu baino lehen,  ura irikitan bota metalezko ontzian.

Ogiari ebagia emon eta labara sartu.

5. Labea amatau eta tenperatura 200 gradutara bajatzen danean labea berriro ere bizten dot  (Juantxo-ren trikimailua).

Hamabost minutu pasa ondoren (ogia sartu dogunetik) ura atara eta beste hamar edo hamabost minutu itxi . Dagoeneko eginda egon beharko ziren.

6. Labea amatatzen dot, atea zabaldu eta beste 15 minututan ogiak  laba barruan itxiten dodaz.

7. Ogia labatik atara eta “rejilla” baten gainean hozten itxi.

Ogi oso ona ateratzen da eta dembora gitzi eramaten dau (3 ordu), horregaitik azkenaldi honetan egiten dodan ogia da.

8 Iruzkin

Uncategorized atalean

8 responses to “Ama oreaz egindako Baguette antzeko ogia

  1. juantxo

    0stia!!! mamia pekatu on bat 🙂 egiteko modukoa dauka.
    Ezkerrean dagoenaren forma nahita izan da? orijinala bada behintzat 😉

    Muxu bat.

  2. Ze ona ogi kuxkurroa bikoizteko sistema! Ni ere kuxkurrozalea naiz eta ez zitzaidan inoiz holakorik egitea bururatu…beti ikasten da zerbait!
    Ogiak primerako itxura dauka, zorionak!

  3. Portzierto…
    Zuek nola esaten diozue??
    Kuskurra, kuxkurroa, kurruxkoa…

  4. juantxo

    Gure etxean betidanik, kurruxkue. Gurasoak bizkaitarrak izanda, ba badakizu, ia dena “e” hitzarekin amaitzen da 🙂

    Muxu bana.

  5. mari

    Gure etxean ogi-koxkorra, bokata txikitxoak egiteko zatirik onena, nire iritziz.
    Muxuak denoi,

Utzi iruzkina