Xabier Barrigaren magdalenak

Nori ez zaizkio magdalenak gustatzen? Ni ez naiz oso zalea baina, etxean izugarri disfrutatzen dituzte hortaz, magdalenak egin behar. Errezeta hau, aspaldi,  la libelula roja blogean argitaratu  nuen, eta bertan, Xabier Barrigaren “Pan hecho en casa y con el sabor de siempre” liburuari buruz dudan iritzia adierazi nuen. Egia esan, ez dut nire iritzia aldatu, eta ez dut uste liburua okin hasi-berri batentzat lagungarria denik. Ogiaren teknika era konplexuan azaltzen du, eta okin mundura gerturatu beharrean urrundu egiten gaituen liburua dela uste dut. Gainera, lehen argitalpena akatsez beterik dago.

Dena den, idazlearen alde zerbait esan beharra daukat. Duela gutxi bere okindegi baten posta elektronikoa aurkitu nuen, eta nik dudan aurpegi gogorrarekin email bat idatzi nion nire kexkak azalduz. Handik hamar minutura izan nuen Xabier Barrigaren erantzuna, nire zalantzak argituz, liburuko akatsak zuzenduz eta barkamena eskatuz. Gutxitan gertatzen dira honelakoak.

Azkenik, liburu hau ogia egiten hasteko lagungarria ez bada ere, behin ogiaren teknika menperatzen duzunean, ideiak ateratzeko lagungarria izan daiteke.

Magdalena 2

Eta orain magdalenak. Itzelak dira.

OSAGAIAK:

  • 2 arrautza handi (ala hiru txiki)
  • 175 gr azukre
  • 60 gr esne
  • 190 gr ekilore olioa
  • 210 gr irin
  • 5 gr royal
  • gatz pixka bat
  • limoiaren azal birrindua

JARRAIBIDEAK:

  1. Azukrea eta arrautzak irabiatu altxatu arte (krema zurixka bat bilakatuko da)
  2. likidoak nahastu eta poliki-poliki aurreko nahasketa irabiatzen den bitartean gehitu.
  3. irina, gatza eta royala nahastu, eta hau ere, pixkanaka-pixkanaka  aurreko nahasketari gehitu.
  4. nahasketa gau osoan hozkailuan utzi (zortzi orduz gutxi gora behera)
  5. hozkailutik atera eta utzi masak tenperatura har dezan.
  6. labea 250º berotu
  7. moldeak bete: Kontuz, molde egonkorrak erabili, eta hauen barruan magdalenaren papera. Molde gogorrak ez izatekotan, ramekinak edo flanerak erabil daitezke. Horrela, masa pisuaren eraginez sakabanatzea oztopatuko da. Molde bakoitzak 6o gr inguru izan beharko du (nik ez dut neurtzen)
  8. labean sartzerakoan 210º jaitsi, 14-16 minutuz egin.

8 Iruzkin

Intxaurtsuk idatzia atalean

8 responses to “Xabier Barrigaren magdalenak

  1. Olaia

    Nik ere errezeta hau erabili izan dut madalenak egiteko, eta beti oso ondo atera zaizkit. Batzuetan txokolate zatitxoz, edo mermeladaz ere bete izan ditut… oso goxoak

  2. mari

    Errotarirenak egin nituen eta ez zuten arratsalde osoa iraun, beraz seinale ona. Eta hori kantitateak bikoiztu egin nituela, gure familia ezagutuz!
    Ea zer moduz hauek, kontatuko dizut. Osagaietan badaude aldeak, batez
    ere olio kopuruan. Orokorrean, hauek bizio gehiago dutela dirudi, txokolatea kenduta. Ñam-ñam-ñam, kafesnetxo batekin zoriontsu.😉
    Mxk,

  3. Aupa Olaia, bai, arrakasta handia izaten dute beti.

    Mari, nik ez dakit zenbat magdalena errezeta ditudan, inoiz denak frogatu beharko ditut onena zein den jakiteko, baina, momentuz hauek irabazle gure etxean.

  4. Roser

    Intxaurtsu, las magdalenas con copete, si señora.

  5. ¿A qué le llamas copete, Roser, a que suban bien para arriba?

    Intxaurtsu: Zergaitik uzten duzu orea hozkailuan? Arrazoiren bat dauka? Ama orearen hartzidura egiteko erabili izan dut, baina legami kimikoarekin ez dut inoiz egin…
    Laister arte!

    • Errezetan jartzen duelako uzten dut. Kopetea ateratzen zaion kapelari deitzen zaio. Printzipioz magdalenen bereizgarria da, eta ez da hain erraza lortzea. Errezeta honekin beti ateratzen dira baina, hain zuzen ere legami kimikoa aktibatzen uzten duelako. Nire bizkotxoaren errezetan ere gauza bera egiten dut, eta kriston aldea dago itxaroteaz ala ez.

  6. Aiba, ba nik pentsatzen nun legamia kimikoak ez zuela denborarik behar aktibatzeko. Probatuko det horrela egiten hurrengoan. Eskerrik asko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s