Arto eta ekilore hazidun ogia

“El folló”  landetxeko bideoa ikusten sortu zen ogi honen ideia.  Iban Yarza aurreratu zuenez, landetxe hori izango da , datorren uztailean “ogiaren 2. festaren”  gunea
Bideoa ikustean, bukaera antzean, ogi batzuk aurkezten dituzte eta beraien artean, arto eta pipadun ogia aipatu zuten. Tate! Pipak eta artoa!  Eta, nire haurtzaroko asteburuak etorri zitzaizkidan burura eta arto erreak “pepes” jaten genituen eta pipak ere bai, noizbehinka. Zapore nahasketak ona izan behar du, pentsatu nuen, eta arto-ogiaren errezeta bila abiatu nintzen.  Liburuetan begiratu nuen, Interneten… Ez nuen %100 ase ninduen bat bera ere aurkitu, eta gainera, ogia  ama oreaz egitea nahi nuen. Beraz, inprobisatzeari eman nion.

OSAGAIAK, ia kiloko ogi bi egiteko.

  • Arto irin ekologikoa 380gr.
  • Ogia egiteko galirin ekologikoa (Rincón del Segura) 570gr.
  • Galirin zuriaren ama orea 400gr.
  • Gatza 20gr.
  • Ekilore pipak gezak eta gordinik 160gr.
  • Ura 700gr. gutxi gora behera (arto-irinak ur asko xurrupatzen baitu)

ELABORAZIOA

  1. Arto-irina beratzea: ogia egiten hasi baino ordu bete aurretik, bol baten, 600 g irakindako ura arto-irinari ezartzen diogu.Ondo nahasi eta  estalita egonean uzten dugu.
  2. Beste bol baten, ogia egiteko galirina eta gatza pisatu eta ongi nahasten  ditugu.   Ama orea gehitu eta beste 100 bat g. ura. Nahastu. Ez da irin guztia bat egingo.
  3. Arto irin beratua gehitu. Ongi nahasi.  Orain bai, irin guztiak bat egingo duela.  Ore bigun eta heze bat geratzen da.
  4. Oratzeko, frantziar oraketa erabiliko dugu, pazientzia handiz, lasai eta emeki oratuz. Denboratxoa eramango digu ore fin eta leun bat lortu arte. Pazientzia eta musika atsegina.
  5. Gehiena oratuta dugunean,  apur bat lautu eta pipa guztiak gainetik ezartzen dizkiogu, orea itxi eta oratzen jarraitzen dugu beste tartetxo bat.
  6. Orea bitan zatitu, olioz igurtzitako bi boletan sartu eta toki epel batean uzten dugu 3 bat ordu, orduro tolesdura bat emanez oreari. Tolesdurak, olioztatutako sukalde gainan eman eman nizkien.
  7. Hirugarren  tolestearen ondoren, oreei forma eman eta saskitxoetan edo banetoietan sartuko dugu
  8. Bigarren fermentazio bat egin dezan ordu eta erdi bat uzten dugu.
  9. Labea berotu 220ºtara eta lurruna izan dezan prestatzen dugu: labearen behekaldean matalezko ontzi bat, mikroondasen ura berotzen eta lurruntzeko spray  bat.
  10. Banetoietatik,  labarako paper batera ateratzen ditugu oreak eta taxuak gauzatzen dizkiogu. Laban sartu. Metalezko  ontzian ur irakina botatzen dugu eta sprayaz labaren hormak lurrintzen ditugu. 60 minutu, 220º labekatu. Hozten uzten dugu.

Hona hemen emaitza:  arto-irina bezalako gluten gabeko irin mordoxka izan arren,  pilo bat igo diren ogiak, Rincón de Segurako irina indar  irin bezala kontsideratzen ez den arren.

Gaur, lan saio batera eraman dut ogi bat eta apur bat astuna dela azaldu didate, ogi mamia trinkoa delako baina, oso gozoa dela. Hona hemen ogi mamiaren argazki bat.

On egin!!!

4 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

4 responses to “Arto eta ekilore hazidun ogia

  1. Aupa Teba!

    Oso itxura ona du. Aspalditik arto irina dut etxean eta ez nekien nola erabili. Agian horrelako ogi bat egingo dut! MIla esker ideiarengatik!

    Muxu bat

    Olaia

  2. juantxo

    Aspaldi esan nizun zuk ogi haundiak eta dotoreak egingo zenituela eta ez nenbilen gaizki. Sarrera hau ikustea besterik ez dago.

    Zorionak eta muxu bat.

  3. Zelako itxura Teba! Primerakoa!

Utzi iruzkina