Hanburgesa ogia

Hanburgesa ogiaGure etxean azkenaldian gero eta gauza gehiago egiten ditugu, erosi ordez, guk geuk egiten dugu ahal dugun guztia. Agian lan gehiago izango da, baina neri konpentsatzen dit, izan ere, zuk eginiko gauzak oso gustora jaten dira, eta gainera, horrela ez naiz kezkatu behar laktosarik duen jakiteaz.

Gaurko hau hanburgesak jateko ogiak dira. Petit boulangerie blogetik atera nuen errezeta eta esne zein gurinak laktosa gabekoez aldatzeaz gain, gainontzeko errezeta guztiz jarraitu nuen. Oso goxoak geratu ziren. Hori bai, errezeta ogi-makinan egitekoa da (nik dudan makinan gainera), baina eskuz berdin-berdin egin daiteke, makinak oratu ordez, guk geuk oratuz.
Osagaiak:

  • 550g indarreko gari irin
  • 240ml laktosa gabeko esne
  • 120ml ur
  • 60g margarina urtu
  • Irabiaturiko arrautza 1
  • 30g azukre
  • 5g gatz
  • Ogi-legami pakete 1
  • Sesamo haziak

Makina izanez gero, osagai guztiak bertan jarri eta oratzeko aukera jarri. Bestela, eskuz oratu eta ordubete inguru utzi leku epelean, tamaina bikoiztu dezan. Ondoren, orea 8 zati egin, eta zati horietako bakoitzari bola itxura eman. Ondoren, labeko bandejan jarri, eta pixka bat zapaldu (gero igo egingo dira). Ordu erdiz utzi, berriz igo daitezen. Urarekin gainazala margotu eta sesamo haziez apaindu. Labean egin 210ºC-tara 15 minutu inguruz (azpikaldean ura jarriz, lurruna egoteko), eta beste 5-10 minutu 180ºC-tara, eginak daudela ikusi arte. Eginak daudenean labetik atera eta rejila batean utzi hozten.

AVISO: Puedes ver esta misma receta en castellano en mi blog

11 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

11 responses to “Hanburgesa ogia

  1. axeridantza

    Ene, lehenengoa naiz eta! jejeje! Benetan itxura ederra zure anburgesa opiltxoek, bene-benetan. Gosia ta dena jarri zait neska! nik ere gero eta gauza gehiago egiten ditut etxean, askoze goxoagoak izateaz gain, ez baitakate supermerkatuetako produktuak dituzten kontserbanteak eta auskalo zenbat zerrikeri geyo! Nire urrengo erronka, ordea, ogia da.
    Patxoak!!!!!!!

  2. Olaia

    Oso goxoak geratzen dira, eta xamur-xamurrak. Gainera, nik normalean jaten ez ditugunak izozgailuan gorde, eta behar ditudanean atera egiten ditut. Kontserbanteena eta… hori da etxean egitearen arrazoietariko bat, gero eta horietako gutxiago jan nahiago dut.

    Muxuak

  3. idu

    Nik bat konpletoa nahi dut! Eta erraz egiten dira ezta? Uste dut aste hontan afariren bat hamburguesa izango dela, ogi onarekin, haragi onarekin, barazki onekin, eta saltsa onarekin. Ez zikintzeko lepotik zintzilik zapia dela jan beharreko horietako bat.

    • Olaia

      Oso erraz egiten dira (batez ere makinarekin, jeje). Eta nik ez zikintzeko zapia jarrita jan behar izan nuen bai! Argazkia ateratzeko moduan nengoen hanburgesa hori jaten. Nireak oilasko bular xerrak zituen, barazkitxoez gain.

      Muxu bat

  4. g,g,g nik errezeta bera egina daukat eta primerakoak atera ziren. Nire hanburgesa haragirik gabe, bale?

  5. mari

    Mmmmm, oso interesgarria, betegarri desberdinak erabiliaz aukera asko ematen ditu gainera. Nire hurrengo labekadan hauxe frogatuko dudala uste dut.

    Galderatxo bat: ogi-legami pakete bat esaten duzunean, zer da, 25gr.ko legami fresko paketetxo horietako bat, edo makinarako lehorra erabiltzen duzu? nik ez daukat makinarik, eskuz egiteko asmoa daukat.

    Ondo bizi,

    mari

    • Kaixo Mari

      Legami lehorraz/hautsaz ari nintzen. Uste dut 5g ingurukoak izaten direla. Legami freskoa erabiliz gero, uste dut hirukoitza erabili behar dela (baina ez nago ziur).

      Olaia

  6. juantxo

    Elgetarako frogak egiten nabil eta ni ere opiltxoak prestatzen hasia nago. Zureak baino txikiagoak beraz “hanburgesitak” egiteko jeje, ;).
    Zuk egindakoak eskuz egiteko, likido kopurua txikiagoa izan beharko zen? Zer iruditzen zaizu?

    Nik uste dut mariri emandako aholkua ondo dagoela.
    Legami lehorra, 5gr.=legami freskoa, 15gr.

    Muxu bat

    • Kaixo.

      Zuk uste ur gutxiago behar duela eskuz egiteko? Nik kopuru berarekin egingo nuke, baina ez dakit… Proba egiten baduzu esaidazu.

      Hanburgesitak ziur oso goxoak geratzen zaizkizula! jeje

      Muxuak
      Olaia

  7. juantxo

    Beharbada ez, e?
    Likidoa esaten dudanean esnea, ura, arrautza eta margarina sartzen ditut. Arrautza irabiatuta doalako eta margarina urtuta dagoelako.
    Pazientzia pixkatekin eta Bertinet-ena erabilita ahal da, noski. Gauzak erreztearren esaten nuen. Zuk esan duzun moduan, probatzea da eta astixa dudanean egingo dut.

    Muxu bat

Utzi iruzkina