Laranja ogia

Etxean hainbat zitriko zuhaitz ditut, hiru laranjondo eta bi limoiondo. Ikarragarri gustatzen zaizkit zitrikoak, eta azken bi urteetan uzta oparoa izan dudanez, errezeta ezberdinak probatzen aritu naiz berauekin.

Zuhaitz bat da denetan bereziena, duela 15-20 urte, jandako laranja baten hazia, lehioko lorontzian sartu, eta handik atera zen. Oso txikia zen haseran, gogoan dut bi hosto soilik zituela, baina denborarekin, hazten joan zen, eta badira urte batzuk atarian landatu genuela. Urte askotan ez zuen fruiturik eman, antzua izango zela uste nuen, hazi txar batetik atera nuelako edo, baina duela laupabost urte, fruituak ematen hasi zen, eta orain, laranja pillo bat ematen digu. Laranja urtsuak eta benetan gozoak dira, erositakoen inbidia zipitzik gabekoak.

Duela gutxi, ogiaren foroan http://www.elforodelpan.com/ Gizaburuagan tahona bat bisitatzeko proposamena egin zen, eta hau aipatuz, Juantxok idatzitako email batean, beraiek egiten duten laranja ogia aipatu zuen. Txikitan egiten nituen froga-zerrikeriak gogorarazi zizkidan aipamen honek,,, eta aspaldi egindako, edo hobeto esanda, egiten saiatutako, laranja ogi bat egitea pentsatu nuen. Hainbat froga egin nituen, interneten bilatutako errezeta ezberdinak kontuan hartuta, baina ez nuen esne ogi edo antzekorik nahi, ogi ogia nahi nuen.

Beraz, modurik sinpleenera jo nuen, ogi baten oinarrizko errezeta hartu, eta moldatu, honako hauek dira osagaiak;

.- 500gr galirin zuri

.- 175gr laranja zuku

.- 100gr ura

.- 200gr ama orea

.- 12gr gatza

.- 2-3 laranjen azala arraspatuta

Irina, gatza, ama orea eta laranja azalak nahastu, eta ondoren laranja ura eta ura gehitu. Ore bateratua lortzean, ondo oratu, leundu arte. Tolesdurak egin, eta olioztaturiko ontzi batean leku epelean utzi, hiru orduz, ordubetez behin berriro tolestuz. Denbora hau pasata, oreari nahi den forma edo itxura eman, eta bannetoian utzi, leku epelean berriro, ordu eta erdi inguruz. Labea piztu, 225º tara, eta ontzi batean ura jarri bertan, lurruna sortu dezan. Orea laberatzean, labearen pareteta ura lainoztu. Hogei minutuz mantendu, eta denbora hau pasatzean, ura atera, eta labearen tenperatura 200º-ra jeitsi, eta beste 20-30 minutuz utzi. Labetik atera, eta parrilla baten gainean utzi hozten.

Ogia laberatzean etxe osoan zabaltzen den usaina lurrinik onena da. Ogi xigortu moduan, gurin pixkatekin gosaltzeko ezinhobea!

7 Iruzkin

Iduk idatzia atalean

7 responses to “Laranja ogia

  1. Idu…mmmmm….zein ona!!! Laranja nire fruiturik gogokoena da, eta ogian bikaina ¿ezta?, imajina dezaket goizean goiz te batekin…

  2. juantxo

    Aupa Idu, itzela!!!
    Lehenengo argazkia ikusi dudanean badakizu zer etorri zaidan burura? Untxi bat 😉
    Ogia itzela iruditu zait, dotorea. Baina, benetan mundiala iruditu zaidana zuhaitzena izan da, ze inbidia!!!
    Muxu bat guapa.

  3. idu

    Intxaurtsu, laranjak gogoko badituzu, errezeta hau probatu behar duzu!

    Juantxo, untxia! ba, berriro begiratzean neuk ere ikusi dut. Eta zuhaitzena, bai, zortea dut, eta fruitu oso onak ematen dituzte. Inbidia gehiago emateko,, hurrena uztaren argazkia bidaliko dizut, jejejeje.

  4. juantxo

    Aupa Idu,
    Bidali argazki hori, ikustea gustatuko litzaidake eta. Nahiz eta kriston inbidia pasau.

    Muxu bat

  5. irune

    Aupa Idu,

    Kostata, baina azkenean nik ere ikusi dut untxia…

    Ogiak itxura mundiala du eta etxeko laranjekin egina badago… seguru zaporea ere halakoa izanen duela.

    Dena den, Juantxori bezala, niri ere ikaragarrizko inbidia ematen didate zure zuhaitzek… guk ere probatu beharko…

    Gero arte,
    Irune

    • idu

      Irune, aspaldiko! Asko pozten naiz zure bixitaz.
      Oso zapore ona du bai, eta argazkian atzematen ez den arren, kolore berezia hartzen du laranja zukuaz.
      Muxuak

Leave a reply to idu Utzi erantzuna