Eguneroko ogiaren errezeta hobetua

Aitor (nire bikotea) da azkenaldian gure etxeko okin berria, eta gaurko errezeta bere esperimentu bat da, eta oso emaitz oneko esperimentua gainera. Kriston goxoa geratu zen, eta mamia normalean baino suabeagoa (nik uste esnearengatik) zegoen. Berak etxean dugun ogi-makinan oratu zuen, baina eskuz berdin-berdin egin daiteke, metodo tradizionalarekin oratuz. Nik ogi-makinari ikusten diodan abantaila nagusiena, orea tenperatura egokian mantentzen duela da, eta lehen fermentazioa egiteko oso ondo etortzen zaio ogiari.

Osagaiak:

  • 240g ur
  • 90g esne (laktosa gabea gure kasuan)
  • 220g burbuiladun ama ore
  • 555g irin:
    • 355g gari irin zuri
    • 100g erdi-osoko zekale irin
    • 100g erdi-osoko gari irin
  • 3g gatz
  • 3g soja lezitina
  • 5g sesamo hazi
  • 3g mitxoleta hazi
  • 1,5g azahar-ur
  • 3g oliba olio

Osagai guztiak nahastu, ondo oratu eta 2,5 orduz utzi olioz bustirik ontzi batean igotzen tenperatura epelean. Ondoren, boleatu eta nahi duzuen itxura eman (gure kasuan pixka bat luzexka) eta bannetoiean utzi beste ordu t´erdiz. Nahi izanez gero, hozgailuaren laguntzaz bigarren fermentazio hau luzatu daiteke.

Labea 250ºC-tara berotu, eta guztiz beroa dagoenean, ura duen ontzi bat sartu (lurruna egiteko) eta ogiaren gainazala moztu ondoren, labera sartu eta 5 minuturo lurruna bota labe barrura 25 minutuz. Ondoren, labearen tenperatura 220ºC-tara jeitsi eta beste 35 minutu inguruz egin ura duen ontzia labetik atera ondoren. Labetik ateratzerakoan ondo hozten utzi jan aurretik.

OHARRA: Errezeta hau gazteleraz hemen topatu dezakezue.

NOTA: Podéis ver esta receta en castellano aquí.

9 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

9 responses to “Eguneroko ogiaren errezeta hobetua

  1. juantxo

    Aupa Olaia-Aitor, Aitor-Olaia (ordena zuek aukeratu, ados? ;))
    Bi etxean eta biak okinak, joeeee!!!! ez da txarra, ez.
    Ados nago zurekin Olaia, mamia suabeagoa egotearena ziur esneagatik dela.
    Ogi makinak tenperatura egokiagoa mantentzen duenarena ere, horrela izan daiteke, bai.
    Osagaiak ikusita goxoa egon behar dela sinisten dizut, rediooo!!!!
    Niretzat, eta niretzat dinot besterik gabe, lurruna 25 minututan mantentzea lartxo da, ez dakit ….
    Eta adreilu hau amaitzeko; Joe Aitor!!! benetan dotore geratu zaik, oso dotore. Ongi etorria izan etxeko okinen mundura.
    Hori mauka!!! Olaiaaaaa.

    Muxu bana.

  2. Olaia eta Aitor!
    2 okin ederrak zuok! ze suertea!
    Eguneroko errezeta hobetzeari oso ondo deritzot. Errezeta pertsonalizatuak!!!

    Oso itxura polita du ogiak benetan. Zorionak Aitor!!
    Muxu bat

  3. Olaia

    Kaixo bioi!

    Egia esan oso ondo dago biok ogia egitea, horrela nik ezin dudanean (denbora faltagatik) Aitorrek egiten du, edo erdi eta erdi (batek hasi eta besteak amaitu).

    Juantxo: nik normalean ere denbora gutxiagoz botatzen diot lurruna, baina batzuetan “esplotatu” egiten dit ogiak, eta nik uste gainazala lehortu eta nonbaitetik atera behar duelako dela… horregatik eduki nuen denbora gehiagoz. Zuk zenbat denbora edukitzen duzu?

    Teba: errezetak moldatzearena… gure estiloa da, ez batak eta ez besteak ez dugu errezeta bat bitan berdin errepikatzen, jeje.

    Muxu bana
    Olaia

  4. juantxo

    Aupi,
    Inoiz ez dut euki 20 minutu baino gehiago, normalean gutxiago eukitzen dut. Badakit zer esatea nahi didazun “esplotatu” horrekin, neri ere gertatu zaidalako. Lurruna denbora gehiago izanda, beharbada, “esplosio” hori ekidin dezakezu, baina ez zaizu geratzen gainazala bigunegia?

    Muxu bat.

    • Olaia

      Kaixo

      Ba egia esan ez, ez zaigu gainazala batere biguina geratzen. Agian labearengatik izango da…

      Olaia

      • juantxo

        Labetik ateratzen dudanean gainazala ondo ateratzen da, baina batzuetan egun t´erdira gutxi gorabehera bigundu egiten zait. Frogak egiten nabil.

        Muxu bat

  5. Bi okin teilatu beraren azpian, aze ogi festak zuenean!
    Errezetak moldatzearena normala da, azkenean irinak, labeak, eskuak… guztiak du eragina eta bakoitzak berera moldatu behar errezeta.
    Ogiak sekulako itxura du!

  6. idu

    Zuen etxean benetan usain ona zabalduko da ogia egiten duzuen bakoitzean,, azahar ura, ummm

  7. Olaia

    Kaixo!

    Bai, errezetak askotan moldatu egin behar dira bakoitzak dituen egoera/gauzetara, ze labe guztiak ez dira berdinak, irinak ere ez…

    Idu ez pentsa azahar usain gehiegi zabaltzen denik ezta ere, ze oso gutxi darama, baina pena bat da, ze neri asko gustatzen zait azahar usaina!!

    Muxu bana
    Olaia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s