Calzonne pizza

Etxean pizza ia astero egiten dugu, hozkailuan ditugun soberakinak aprobetxatzeko (eta bide batez, afari goxo bat egiteko…). Baina orain arte ez nintzen inoiz ausartu calzonne-a egiten. Eta egia esan, ez da zaila. Pizza baina pixka bat zailagoa da, baina batez ere ixterako orduan orea fina eta biguna denez apurtu egin daitekeelako.

Calzonne barrutik

Osagaiak (2-3 pertsona):

  • 200 g gari irin zuri (Rincon del Segurakoa)
  • 130 ml ur epel
  • 4g legami fresko
  • Gatz pixka bat
  • 2 koilarakada oliba olio
  • Albahaka lehor pixka bat
  • Miltxoleta hazi batzuk (apaintzeko)
  • Pizzarentzako osagaiak: tomate saltsa, barazkiak, arrautza pare bat, laktosa gabeko gazta…

calzonne hasieran

Lehenik eta behin, orea prestatu behar da. Horretarako irina, ura, legamia, gatza, oliba olioa eta albahaka nahastu. Hasieran goilara batekin nahastu, 10 minutuz utzi, eta ondoren, ondo oratu 10 minutu inguruz. Leku epelean utzi 1’5 orduz, tamaina bikoiztu arte.

calzonne mitxoleta

Ondoren, orea igoa dagoenean, irina jarri mahai gainean eta orea zabaldu calzonnearen amaierako tamainaren bikoitza izan arte (gero tolestu egingo dugulako orea). Zabaldua dagoenean, osagaiekin bete orearen erdia, izkinak zikindu gabe (hobeto itsasteko gero). Azkenik, osagairik gabe dagoen ore zatia, beste orearen gainean jarri, tolestuz, eta izkinak ondo itxi. Nik urarekin gainazala busti eta mitxoleta haziak jarri nizkion, apaintzeko.

calzonne amaitua

Labea 250g-tara berotu, eta bertan sartu pizza. Labean egin gainazala gorritua dagoela ikusi arte. Atera, eta jateko prest dago! Hori bai, kontuz ibili, itxia dagoenez oso beroa egongo baita barrukoa (tomatea, gazta…).
OHARRA: Post hau gazteleraz hemen irakur dezakezue

AVISO: Podéis leer este post en castellano aquí

11 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

11 responses to “Calzonne pizza

  1. mmmm…honaino heltzen zait calzonne horren usaina…………..bikaina

  2. juantxo

    Ostia Olaia!!! kauenlaletxe ze itxura duen.
    Neri ere calzonne egitea sarritan bururatu zait, baina pizzekin gertatzen zaidan moduan oporretan ez badut egiten akabo. Oraingoan eta zuk egindakoa ikusi ondoren, ez dut uste oporrak arte egongo naizenik.

    Muxu bat.

  3. Zelako itxura duen Olaia!

  4. Olaia

    @intxaurtsu: Ba ez zuen usaina bakarrik ona… jeje

    @juantxo: zergatik egiten dituzu pizzak oporretan bakarrik? Ez da ematen duten lanarengatik izango.

    @Marilu: benetan goxoa geratu zen, bai.

  5. Eneritz

    jooooo… zelako gatx ipintzen deustezuen zeuek be eztakizue!! Nondik hasiko naz? eeee… mokotza egingo dot… eta hanburgesa ogi hauek, ez, ez, txokolate ogia edo moldeko esne ogia… alaaaa pizza… ai amaaaaaaaa

  6. mari

    Aupa artista,
    asteburuan saiatu behar dut, fijo!
    mxk,

    Mari

  7. Olaia

    @Eneritz: Denak egin ba!! Banaka banaka jeje

    @Mari: Egin egin, eta kontatzen didazu! Muxu bat

  8. bixigu

    Hori itxura hori!

    Nik ere astean behin edo egiten dut pizza etxean, baina oraindik calzonea egin gabe negon… asteburu hontan ziur!

    Muxu bat!

  9. ainhoa

    Ze itzura ona!!!
    Nik ez dot calzonerik inoiz efímera baina hau ikusita uste dot laster animatuko naizela.

  10. Olaia quina pizza mes bona. En casa cada diumenge sopem pizza amb massa mare, però mai havia fet calzone, veient com l´has feta tu, si que provaré a fer-la, sembla fàcil ¿o serà per les fotos i com ho expliques?
    Petons

    Olaia, que pizza más buena. En cada cada domingo cenamos pizza con masa madre, pero nunca había hecho calzone, viendo como la has hecho tu, si que probaré a hacerla, parece fácil ¿o será por tus fotos y explicación?
    Muxu bat

  11. Olaia

    @bixigu, @ainhoa: Probatu behar dezute!

    @Roser: Yo pocas veces he hecho pizza con masa madre, hay que ser demasiado previsora para eso… (poner a despertar la masa madre…), y eso no es lo mío, jeje. Así que suelo tirar de la levadura. La verdad es que la levadura la uso sólo para hacer pizzas.

    Muxuk. Petons

Utzi iruzkina