Gewürtz Brot – espezia ogia

Denboraz urri ibili eta zekalezko ama oreaz egindako ogiaz goza nahi dutenentzat.

Sarri, ez dugu behar adina asti izaten ogi on bat egiteko eta errezeta liburuek laguntza eskaintzen digute. Horrela, errezeta piloa dago ama orea (gariz, zekalez eta espeltaz egina) legami prentsatuarekin (garagar legamia edo okindegikoa) bi gauza lortzeko: zaporea, ama oreak eskaintzen duen kontserbazioa eta legami prentsatuaren hartzidura azkarra. Zortzi ordu ogia egiten aritu beharrean, hirubat ordutan prest legoke.

“Deutschland Brotland” liburuan bi hartzigarriak erabiliz azaltzen dira ogi gehienak: zekalezko ama orea (liburu honetan ogiaren errezetetatik, ia %100 zekalezko ama orea darama) eta okindegiko legami freskoa. Duela pare bat aste zekalezko portzentai haundia bat zuen ogi bat egiten saiatu nintzen, mahaspasa batzuk gehituz errezeta originalean ez etorri arren.

OSAGAIAK; kilo inguruko 2 ogi egiteko.

  • 596 g. zekalezko ama orea 20 g. zekalezko ama ore aktiboaz prestatua. 320 g. zekalezko irin semi integrala eta 256 g. ura. Bezperan prestatzen da eta 15 bat ordu uzten da giro epel baten.
  • 480 g. zekalezko irin semi integrala.
  • 200 g. galirin semi integrala.
  • 4 g. ogiarentzako espezia nahasketa (ikusi hemen)
  • 14 g. legami freskoa.
  • 424 g. ura.
  • (Aukerako, errezeta originalean agertzen ez den arren) 100 g. mahaspasa.

PRESTAKETA

Bol haundi baten osagai guztiak nahasi eta 15 bat minutu utzi estalgai garden batez estalia. Oratze mahaia olio apur batez igurtzi eta minutu batzuk, suabe suabe oratu.

Zekalearen glutena gariarena baino ahulagoa denez, oraketa amaitu bezain pronto, zatitu eta formatu daiteke. Aurrez irineztatutako banetoietan sartu eta giro epelean 45-55 minutu uzten dira.

Labea, 240ºC berotu. Labearen behealdean erretilu bat ipini. Ogiak banetoietatik atera eta laberatzen ditugu. Niri, zekalezko irinaz gelatina bat prestatzea bururatu zitzaidan eta ez nizkien ogiei taxua eman. Hurrengoan, taxuak egingo dizkiet ezberditasunik dagoen edo ez behatzeko. 55 minutu labekatu, lehenbiziko 5 minutuak 240ºtara eta bestea, ogia erre arte, 190ºtara.

Emaitza; ogi trinkoa, gozagarririk eraman ez arren, gozoa eta oso aromatikoa. Zekale “lovers”entzat aproposa.

On egin!!!

Oharra: Errezeta erderaz irakurri nahi izan ezkero, klikatu hemen.

Nota: La receta completa en castellano la podéis leer aquí.

5 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

5 responses to “Gewürtz Brot – espezia ogia

  1. juantxo

    Aupiii,
    Zekalea eta espeziak daramatzaten ogiak geroz eta gehiago gustatzen zaizkit. Pare bat galdera Teba; erabili duzun nahasketa hori oso fuertea al da? ez du ematen 4 gr. asko denik eta. Ogia trinkoegia al da?

    Muxu bat guapetona.

  2. Aupa Juantxo,
    Zure bi erantzun:
    – espezia nahasketa ez da batere fuertea. Berez, nahasketan dauden espeziak oso lurrintsuak dira baina oreka baten ere badaude.
    – Espezia nahasketa kantitatea: 4 gramu espezia hautsak asko ematen du agian baina pentsau bi kiloko ore zirela (1800 gramuko orea gutxi gora behera). Kantitate hura liburutik bertatik atara nuen ta nik ez nuen aldatu. Dastatzerakoan espezia gehiegi zenik ez nuen nabaritzen baina, egia da ni oso “espeziazalea” naizela. Espezia asko erabiltzen ausartzen ez dutenenei esango nieke kantitate erdia erabil dezatela. Probau egin ta gustokoa izanez gero, urrengoetan espezia kantitatea gora jotzeko.
    Muxu bat txato

  3. Aupa Teba,
    Kontutxo bat, ia zuri zer iruditzen zaizun.
    Ogi trinkoa geratu zaizula dinozu eta gauza bat etorri zait burura.
    “Hecho a mano” liburuan zekalearekin egindako ogi batzuk gelatina daramate, bai kanpotik zuk egin duzun moduan eta orean bertan ere. Liburuan jartzen duenez horrela, mamiak eta azalak, malgotasuna hartzen dute. Zer uste duzu, ogi honetan funtzionatuko zuela edo ez? Garia daramalako dinotsut.

    Muxu haundi bat.

  4. Aupa Juantxo,
    Ogia bera ez zan trinkoa geratu kanpoko azala baizik.
    Nire ustez “gelatinizaua” ez nuen ondo prestatu liburuan irakurri ez nuelako eta nire kabuz prestatu bainuen. Bapatekotasunak (“improvisación”) hori dakar.
    Egia da zuk aipatzen duzun liburuan “Hecho a mano” ondo azaltzen du “gelatinizau” hori zelan prestatzen dan. Baita, zelan gelatinizauak berak mamiari malgotasuna ematen diela ogiei.
    Bai zekale oreetan bain garietan gelatinizau hauexek egokiak direlakoan nago, zu bezela. Frogatan hasi beharko ginateke emaitzak aztertzeko ; )

    Muxu haaaaaundiaaaa

  5. juantxo

    Aupiii,
    Ba bai, frogak egin beharko genituzke.
    Nik, gelatinizau hori, bi ogitan erabili dut, eta egia da ogiari malgotasuna ematen diola. Euretariko bat zure etxean amaitu zuen ibilbidea, ez? 😉

    Muxu ear bat.

Leave a reply to juantxo Utzi erantzuna