Fruitu ogi gozoa

Zein zaila den ogia egitea!!! Hori izaten da gehienok pentsatzen duguna. Ez dakit zergatik, baina ogia egitea oso prozesu zaila dela uste du jende gehienak. Norbait ogia egiten imajinatzen dugunean indar handiz oratzen, izerditan blai eta urunez goitik behera imajinatzen dugu. Ogia egiten hasten zarenea, aurreko guzti hori desmitifikatu egiten da. Ogia egitea ez da hain zaila, praktikatu egin behar da prozesu berare menperatu ahal izateko.

Baina ogia egiteko astirik ez izatekotan edo gogorik ez izatekotan ere, badago etxean ogia egiteko beste era errazago bat: ogi makina erabiliz. Gaur egun gero eta ospetsuagoa da etxeko tresna hau, eta horregatik makinaz egindako ogia dakarkizuet gaur.

Ogi hau oso gozoa da, gosari zein meriendarako bikaina eta nik pepekitchen webgunetik atera nuen, nahiz eta hainbat aldaketa egin izan.

OSAGAIAK:

  • 125 cc esne
  • 1 yogur naturala
  • 1 arrautza
  • 30 gr gurin bigun
  • 2 koilarakada handi ezti
  • gatz pixka bat
  • 375 gr ogia egiteko galirina
  • 1 sobre banila azukre
  • 1 sobre legami lehorra (maizena)
  • 200 gr fruta lehor: albarikoke, ahabi eta mahats pasa

ELABORAZIOA:

  1. Osagaiak makinako ontzian jarri aurreko zerrendan agertzen diren orden berean.
  2. ogi gozo programa aukeratu
  3. 700 / 750 gr jarri
  4. aukeratu nahi den azalaren textura mota (nik oso txigortua)

Erraza ezta? Erosten den ogia baino hobea dela zin egiten dizuet!!!

12 Iruzkin

Intxaurtsuk idatzia atalean

12 responses to “Fruitu ogi gozoa

  1. Astea indarrez hasteko primerakoa! kafesne bero batekin… ummm eta lurra kanpoan!

  2. axeridantza

    Mmmmm, gurin eta mermelada pixka batekin mundiala eon bear du. hutsa jateko re earra, fijo!!!!!

  3. idu

    gurin apur batekin xigortuta,,, ummmmm

  4. Bai, bai gurinarekin itzel dago, baina onena fruituek ematen dioten punttua…itzelaaa

  5. bixigu

    A zer itxura!! Kafe edo tearekin, lujozko gosaria!

  6. juantxo

    Guztiz ados hasierako lerroetan jarri duzunarekin. Beldurra kentzea besterik ez da. Dituen osagaiak eta itxura ikusita, ziur nago ogi goxoa dela. Oso goxoa, redio!!!

    Muxu bat

  7. Erositakoa baino goxoagoa, seguru.
    Ez dut uste makinarekin egindako ogiak txarrak direnik baina, orean eskua sartzea bere zera du, ezta?
    Ogi on bat egiteko osagaiak izan behar dira onak eta ogi horrek primerakoak ditu.

    Muxu bat

    • arrazoi oso duzu, orea eskuetan sentitzeak badu bere zera, baina astirik ez duzunean makinak aukera ugari ematen ditu eta zuk esaten duzun bezala saltzen dutena baino hamaika aldiz hobea…

  8. Edurne

    Nik antzerako zerbait egiten dut. Baita ere makinan, baina fruituak bota beharrean intxaur eta urrak botatzen dizkiot, baita sesamo pixkatxo bat ere. Horrela mundiala egongo da, seguru, baina nik ezin jan. Alerjia diet frutei (ez denei baina bai gehienei) eta ez dut ogirik egingo nik jan ezin badut ezta? Seguru gure etxean gustura jango luketela baina egin dezatela eurek, ez duzue uste? Gaur probatzera noa Juantxoren errezeta, ordubetean ogi goxo bat egitekoa. Probatu dut gaur bertan berak egina eta benetan, mundiala!!! Ea niri zelan ateratzen zaidan.
    Musutxuak.

Utzi iruzkina