Brown soda bread

Gabon hauek Irlandan pasa ditut, mutilaren gurasoen etxean. Irlandar gastronomiako hainbat “perla” probatzeko aukera izan nuen, eta agian gehien gustatu zitzaidan gauzetako bat soda bread izan zen.

Niri behintzat nahiko harrigarria iruditu zitzaidan, baina yeast bread eta soda bread delakoak argi bereizten dituzte; hau da, alde batetik, legamiarekin egindako ogiak, eta bestetik, berriz, bikarbonatoarekin egindakoak.

Gaur aurkezten dizuedana soda bread integrala da. Errezeta mutilaren aitarena da, eta benetan pena merezi du probatzeak. Hauek dira osagaiak:

  • 350 gr. irin integral
  • 115 gr. irin zuri
  • 2 goilarakada txiki bikarbonato
  • 1/2  l. buttermilk (gazta eta gurina egitean sobratzen den sueroa da, han edozein supermerkatutan saltzen dute boteilatan. Hemen horrelakorik aurkitzea ezinezkoa denez, ura erabili dut, eta esne pixka bat bota diot, ura zuritzeko adina).
  • 25 gr. gari zahia (gazteleraz “salvado de trigo”)
  • 50 gr. galorratz (gazteleraz “germen de trigo”)
  • 50 gr. azukre beltz

Nik handik ekarritzako irin integrala erabili nuen.

Paketean ageri den bezala, filtratu gabeko irin integrala da, hau da, gari azalak eta guzti ditu, eta horregatik, oso ogi iluna ateratzen da. Gainera, galorratza eta gari zahiak ere ogia ilundu egiten dute, eta usain berezia ere ematen diote ogiari.

Ezer egiten hasi baino lehen, labea berotzen jarri.

Lehenbizi, osagai lehor guztiak nahastu bol batean, eta gero, poliki-poliki ura botatzen joan, eta dena ongi nahastu, pure antzeko orea lortu arte.

Molde bat gurinaz edo olioz igurtzi, eta gero irini pixka bat bota, ogia moldera ez itsasteko.

Orea moldera bota, eta labera sartu. Labean 200ºCra egosi, 45 minutu inguru.

Hau da emaitza:

Bizkotxo antzeko ogia da, ez da arraultza frejituan bustitzeko modukoa, baina gosaltzeko primerako ogia da. Xigortuta, gurin edo gazta pixka batekin, eguna hasteko modu ederra. Gainera, fermentaziorik behar ez duen ogia denez, oso azkar egiten da, ordu betean prest dago,eta beraz, edozein estualditik ateratzeko irtenbide ezin hobea da.

17 Iruzkin

Bixiguk idatzia atalean

17 responses to “Brown soda bread

  1. Bixigu, welcome back from Ireland….zelako itxura duen zure ogiak!!! Gauza bitxiak dituzte Eyren ezta? Nik uste ogi horri primeran joango litzaiokela beraiek duten mostaza eztiarekin, itzela!!!!

  2. juantxo

    Joe Bixigu, hau da kasualitatea!! Ostiralean Teba eta biok Soda Bread egingo genuela geratu ginen. Errezeta pasatu nion eta berak blogean argitaratuko zuela, eta atzo nun ikusten dudan zure sarrera, jeje. Egin nituen barre batzuk.
    Telepatia edo ogipatia izango ote da?
    Nik dudan errezeta Ibanek pasatakua da eta hauek osagaiak:
    galirin zuria 200 gr, beste hainbeste galirin integrala, 280 gr. likido (140gr. jogurt eta 140 gr. ur), gatza 7 gr., karamelu likidoa 15 gr. eta “levadura royal” sobre bat.
    Honi, bola forma ematen zaio eta ez da moldean egiten. Zuk dinozun bezala erreza eta ordu betean eginda.
    Merezi du eta hasiberrientzat aproposa. Oso ondo.
    Muxu bat

  3. idu

    Enekien hain azkar egiten zen ogirik zegoenik. Diozun bezala edozein estualditatik ateratzeko modukoa, eta itxura ere bikaina dauka

  4. Sally/Cecília

    Hola,
    ¿seria mucho pedir la traducción?
    aún no se ha conseguido un diccionario euskera/catalán/castellano/….
    esperaremos a que llegue.
    Moltes gràcies (muchas gracias)

  5. bixigu

    Hola Sally!

    Faltaría más! Estos son los ingredientes:
    350 gr. de harina integral (cuanto más integral, mejor)
    115 gr. de harina blanca
    2 cucharaditas de bicarbonato
    1 cucharadita de sal
    1/2 l. de buttermilk (es el suero que sobra al hacer leche, mantequilla etc. En Irlanda lo venden en cualquier supermercado, en botellas, pero aquí no se puede encontrar. Yo he utilizado agua con un chorrito de leche, suficiente como para que se blanquee.)
    25 gr. de salvado de trigo
    50 gr. de germen de trigo
    50 gr. de azúcar moreno

    Procedimiento:

    – Poner el horno a calentar (unos 200ºC)
    – Mezclar todos los ingredientes secos en un bol
    -Ir añadiendo el agua poco a poco hasta formas una masa parecida a un puré.
    – Engrasar y enharinar un molde tipo plum-cake.
    – Echar la masa en el molde y hornear a 200ºC durante 45 minutos.

    Bon profit i gràcies per la visita!

  6. bixigu

    Aizue! Oraintxe Sallyrentzako errezeta itzultzen ari nintzela, konturatu naiz ez dudala gatza jarri! hau burua!
    goilakaradatxo 1 gatz da, kontuan hartu!
    Muxu bat.

  7. galtxagorri

    Mmmm, a zer kasualidadea, nik joan den astean egin nuen “irish brown bread” eta gosaltzeko hori jaten ari naiz egunero, ze goxoa mantekila gaziarekin!!

    Gu ere ogi horrekin maiteminduta etorri ginen Irlandatik. Dena dela, zalantza daukat “soda bread” eta “brown bread” gauza bera ote diren edo ez…

    Nik ere buttermilk-ik ez nuenez, esne katilukada bati sagar-ozpin koilarekada bat bota nion, esnea mintzeko, eta ondo geratu zen, garraztasun-puntutxo goxoa ematen dio ogiari. Limoiarekin ere egin daiteke.

  8. bixigu

    Kaixo Galtxagorri:
    A zer kasualitatea, bai! Irish Brown Bread eta brown soda bread gauza bera dira, zuria ere badago hala ere.
    Sagar-ozpinaren trukoa ona, ez? hurrengoan probatuko dut! (hala ere, Lidlen buttermilk delakoa saltzen omen dute).
    Ondo segi!

    • galtxagorri

      Bai, ahaztu egin zitzaidan esatea ozpina esnetara bota eta 5 bat minutuz utzi behar dela geldirik, esnea “moztu” dadin. Gero arte!

  9. Nere postekin loturak: Alternatibak «

  10. Noel

    Aurreko astean ezagutu nuen zuen bloga. Denbora pixka bat neraman ogi integrala egin nahian, baina gehienetan sekulako ladriluak egiten nituen. Ogi hau probatu dut eta primerakoa atera zait. Orain ama orearekin saiatzen ari naiz.

    Eskerrik asko zuen blogagatik, hasi berriei oso ondo datorkigu eta.

  11. bixigu

    Kaixo Noel:
    Pozten naiz! Egia esan errezeta hau oso oso erraza da, guk moldeko ogiaren ordez jaten dugu gosaltzeko, beti izaten dugu etxean.
    Animo ama orearekin, pazientzia pixka bat behar da, baina horrekin bai kriston ogiak egin daitezke.
    Hemendik gutxira hasiberrientzako atalak jartzeko asmoa dugu, irin-motak, legami-motak, ama orea nola egin eta abar…poliki-poliki joango gara material hori jartzen.
    Muxu bat

  12. Noel

    Mila esker!

    Bide batez, ikastaro baten berri baldin baduzue, komentatu mesedez, gustura egingo nuke eta.
    Muxu bat.
    Noel.

  13. juantxo

    Aupa Noel,

    Jakin badakit ikastaroak egongo direla eta horren berri ere izango duzue.
    Badakit ere, baserri batzuetan ikastaroak ematen dituztela eta informazio hori jartzeko asmoa daukagu. Hilaren 21ean euretariko batera noa, ia zer ekartzen dudan.
    Gure helburuetariko bat zuei, hasiberriei, laguntzea da. Bixiguk esan dizun moduan pixkanaka pixkanaka oinarrizko informazioa sartzen joango gara. Ez da bi egunetan egin daiteken lana beraz, pazientzia pixkat izan.

    Muxu bat.

  14. Nere postekin loturak: Legamiak «

Utzi iruzkina