Hokkaidoko esne ogia

Aupa guztioi!!

Gaur, Ibanek tailer baten emandako errezeta gozo hau dakarkizuet. Hokkaido, Japoniako bigarren irla haundiena da. Interneten bilatu dut eta, Hokkaidoko esnekiak oso famatuak omen dira. Hokkaido irlan, bertako behiek, belardi ezin hobeak eta freskoak jaten dituzte, eta noski, esnekiak primerakoak dira. Ogi hau, okin amateurrentzat ez da batere zaila. Oratzea, tradizional erara egiten da.

OSAGAIAK:

  • Ogia egiteko irina, 400 gramo
  • Esnegaina, 75 gramo
  • Azukrea, 55 gramo
  • Gatza, 7 gramo
  • Esnea, 155 gramo
  • Arrautza ertain 1 (ez da haundia izan behar)
  • Legami freskoa, 12 gramo (edo 3-4 gramo legami lehorra)

EGITEKO ERA:

  1. Osagai guztiak bol baten ondo nahastu (egurrezko koilara lagungarria izaten da). Gero, boletik atara eta 10-15 minutu oratu tradizional erara. Hasieran zaila badirudi ere, pittin bat praktikatuz gero, ikusiko duzue orea leuntzen hasten dela. Hasieran, orea itsaskorra da baina, gero eta suabeago bihurtzen da. Pazientzia izan
  2. Sartu berriro olioz igurtzitako bolean (bol-a garbitu eta gero), estali plastikozko filmarekin. Utzi ezazue 60-90 minutu giro epelean, lehenengo hartzidura egiteko.
  3. Atara orea, gasgabetu kolpe batzuk beldur barik emanez. Orain, oreari forma ematen zaio. Demagun, 25 zentimetroko moldeko ogia aukeratu dugula. Orduan lauki forma eman arrabolaz (luzera 25 zentimetrokoa) eta biribildu. Moldea olioz igurtzi eta ore biribildua barrura sartu. Beste 60-90 minutu giro epelean utziko dugu bigarren hartzidura egiteko.                                                                                                                             Oharra.- Kasu honetan hor goian azaltzen diren  osagaien kantitateak bikoiztu egin nituen aluminiozko hiru molde (18,5 x 5,5 x 7,5 zm.) bete behar nituelako. Moldea 25 zentimetro izanez gero, goian azaltzen diren kantitate hoiek erabili baina, bolatxoak 180 gramokoak izan beharko lirateke.
  4. Aukera bat txokolatezale zaretenontzat: laukia zabaldu eta gero, txokolatezko krema (Nocilla edo Nutella izenekoak) zabaldu ertzeetara iritsi barik. Orduan orea biribildu eta moldean sartu. Beheko irudietan: Nik hiru moldeko ogi prestatu behar izan nituen. Nere lagunentzat ziren eta itxura berezia izatea nahi nuen. Orduantxe zera egin nuen; molde bakoitzean 4 biribiltxo sartu nituen. 12o gramoko lau bolatxo prestatu, luzatu, txokolatezko kremaz igurtzi eta borobildu. Gero, soberan zegoen bolatxoa erabiliz, euren izenen lehenengo hizkia formatu eta gainean ipini nien: P eta C; ematen du PC opila baina ez da ;))
  5. Labea berotu 180º gradutan. Moldeko ogia sartu eta labekatu 45 minutu gutxi gora behera. Denbora, orearen tamainuaren arabera doa. Molde txikiagoek denbora gitxiago beharko lukete.  Ez erretzeko, (nire labean gertatzen den moduan) ogia sartu eta 15 minutura aluminiozko paperarekin estali. Urrengo argazkian emaitza ikus dezakezue.

Atara labetik, hotzitu eta on egin dizuela!

14 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

14 responses to “Hokkaidoko esne ogia

  1. bixigu

    A zer itxura duten! astebururako luxuzko gosaria, uste dut gaur iluntzean egingo dudala froga. Galderatxo bat, ezin dut txokolaterik jan, txokolatearen ordez mermelada jartzen badut, zuk uste duzu ongi aterako dela? Beste proposamenik bai?
    Muxu bat!

  2. Bixigu, Aupa!!
    Egizu froga, oso ona aterako duzu eta. Nahi izanez gero mermelada jar dezakezu. Gura baduzu, bete barik ere oso gozo dago.
    Adi egon, errezetan akats bat zegoen eta esne kopurua 155 gramokoa da. Zuzendu dut baina, badaezpada….
    Muxu bat guapa!

  3. ñam ñam!!

    Nik hokkaidoko esnearen ordez, laktosagabeko esnea erabiliko dut (eta almendrazko esnegaina), baina ziur oso goxoa geratuko dela ere!! Ea asteburu honetan egiten dudan!! Horrela labearen laguntzaz etxea pixka bat berotuko dut…

    Eta txokolatean ordez praline pixka batekin betetzen badut? Zer iruditzen? Gabonetatik soberan dut praline dexente, eta hauxe aukera ona izan daiteke erabiltzeko..

    Muxu bat

    • Aupa Olaia,
      kanpoan ibili naiz eta ezin izan dizut erantzun lehenago.
      Laktosa gabeko esnea primerako ideaia da eta, gura izanez gero, landare gaina erabil dezakezu esnegainaren ordez. Landare gainak ez dauka kolesterolik eta esnegainak bezalako itxura ere dauka. Landare gaina denda espezializatuetan dago salgai, ostalaritzan eta gozogintzan askotan erabiltzen baita.
      Pralinea erabiltzeari oso ondo deritzot. Badakizu mermeladaz ere bete dezakezula.
      Musu bat guapa!!

  4. juantxo

    Galdera bat Teba.
    “P” eta “C” hizkiak zoragarri geratu zaizkizu, “J” hain dotorea egiteko gai izango zinake?
    Baiii? hori ikustea gustatuko litzaidake.
    Ez ez, ez da “indirekta” bat, e? jeje 😉

    Muxu bat

    • Aupa Juantxo,
      “J” dotorea egitea praktika gakoa da, je je. Eta “argi” dago ez dala “indirekta”, eeeeeez!!
      Ondo ibili eta muxu bat

  5. irune

    Hauxe seguru seme-alabei baietz gustatuko!

    • Bai, baina izan oparoa txokolatezko krema zabaltzen. Nire Bartzelonako “umeek” gustokoa izan dute baina apur bat gehiago botata ere eskertuko luketeela esan zidaten.
      Asteburuan ikastaroan ibili naiz eta kroasanak eta “pain au chocolait” egin ditugu. Atara dut beste ideia bat barruan sartzeko: txokolatezko aleak. Txokolatea urtu egiten da eta gozo baten geratzen du.
      Muxu bat

  6. bixigu

    Teba, larunbatean egin nuen ogi hau eta goxoa geratu zen, nire gustorako lehor xamarra, baina hurrengoan labean minutu batzuk gutxiago utzi eta pentsatzen dut horrekin arazoa konponduko dudala.

    Muxu bat!

    • Aupa Bixigu,
      Nireak ere ez ziren oso bigunak. Igual 4 borobiltxo sartu beharrean, hiru sartu beharko ziren tarteak uzten. Orduan, gehiago zabaltzeko aukera izango dute. Oso estututa badaude ezin dute zabaldu eta mamia lehorra eta gogorra geratzen da.
      Gero, hartzidura ere kontuan hartu behar da. 60 minutu pasa eta gero bikoiztu ez badu, utzi ezazu bikoiztu arte. Eta amaitzeko, laba bakoitza ezberdina da. Zure ustez denbora gitxiago egon bekarko bazen, atara labetik lehenago. Eginda ote dagoen jakiteko, sartu zotza eta garbi ataraz gero, listo dago.
      Muxutxu bat guapa!!

  7. oihanaz

    Teba, atzo egin nuen ogi hau zure errezeta erabiliz! Primerakoa! Eskerrik asko errezeta banatzeagatik!

    • Aupa Oihana, berandu nabil baina hementxe nago. Ez dakizu zenbat pozten nauen zuk ogi hau egiteak!!! Gozo, ezta???? Eta, ez dago zergaitik errezeta banatzeagatik. Ondo ibili!

  8. idu

    aurrekoan probatu nuen errezeta hau, oso ona!

  9. Aupa Idu,
    Pozten nau zuetariko askok errezeta hau egiteak. Ondo dago jendea gauza berriak egiten animatzea.

    Muxu bat

Utzi iruzkina