Kanela eta mahaspasa ogia

Gaurko hau, Dan Lepard-en errezeta baten moldaketa duzue.

Berak, legami freskoa erabili zuen, nik orde, ama orearekin egin dut. Ur kopurua ere haundiagoa erabili dut baina beste osagai guztiak errespetatu egin ditut. Mahaspasa kopurua beharbada haundiegia irudituko zaizue baina erak dioen bezala, mahaspasena bada mahaspasak izan beharko ditu, ez? 😉

Osagaiak:

  • Ogia egiteko galirin zuria, 300gr.
  • Zekale integrala, 75gr
  • Galirin integrala, 25gr.
  • Zekale ama orea, 200gr.
  • Ura, 200 gr., 20 º-tara
  • Oliba olioa, 50gr.
  • Eztia, 24gr.
  • Gatza, 8gr.
  • Kanela, 2gr.
  • Mahaspasak, 200gr.

Bol baten, irinak, kanela eta gatza nahasi. Beste baten, ama orea, ura, olioa, eztia eta mahaspasak nahastu eta osagai lehorren bolera bota. Eskuak erabiliz osagai guztiak ondo integratu, laga hamar minutu estalita. Mahai gaina olioztatu, orea bertara atera eta nahi duzuen teknika erabiliz bost-hamar minutu inguru oratu. Olioztatutako bol baten sartu eta ordu eta erdiko hartzidura egiten laga. Ondoren, boletik atera, oratu txiki bat egin, boleatu eta errosko forma eman. Forma emateko, bi atzamarrekin goitik behera zulo bat egin eta zabaltzen joan. Bigarren hartzidura eman, oraingoan bi ordu eta erdikoa edo tamaina bikoiztu arte. Labea, 210 º-tara berotzen ipini. Oreari, buelta osoan taxua eman, urarekin zipriztindu eta laberatu labaren erdian. 50 minutu inguruan eginda dago. Parrila baten gainean hozten laga. Hemen taxua eta mamiaren detaileak.

Ogia, itzela zegoen. Bi zati izoztuta neuzkan pare bat laguni pasatzeko, eta larunbatean eman nizkien.

Euren iritziak: ke te-ka-gas (literala) eta txapeau. Guztiz ados nago, noski!!!

Muxu bat.

12 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

12 responses to “Kanela eta mahaspasa ogia

  1. Itzelaaaaaa!
    Baietz!
    Mahaspasak, kanela eta eztiarekin konbinazioa zerura bidaitxo egitekoa da, izugarria.
    Zelako martxa daramazuna uda honetan ogiak egiten Juantxoooooo……., take it easy my friend!!!!
    Muxu haundi bat

    • juantxo

      Aupa Teba,
      Itzela bai. Gainera, hori esateko arrazoi sendoa daukazu, ez?😉 Istorio honetan, martxa, astiak ematen dizu eta neri momentu honetan ez zait falta, beraz …

      Beste muxu haundi bat zutzat, polittori!!!

  2. irune

    Ez da zure lana mespretxatzeagatik baina, kanela duen edozein gauza BETI dago ona, eztala?

    Ze martxa daramazuna, motel!

    Pattoak,

    • juantxo

      Aupa Irune,
      Lasaiiii, badakit ez dela horregatik, ulertzen zaitut. Ezagutzen dut bat kanela gustokoa ez duena, ogia probatu zuen eta asko gustatu zitzaion, beraz arrazoia duzu, BETI dago ona😉

      Pattoak zutzat ere, gorantziak etxekoei.

  3. Juantxo,
    Sekulako pinta dauka baina ez dakit honekin ausartzen naizen. Ez da zaila forma emotea? Zurea primeran geratu da!
    Muxu bat!

    • juantxo

      Aupa Marikeli,
      Nola ez zara ausartuko baaa? Ez da bat ere zaila, oso erreza da. Sarreran bertan ohar jarriko dizuet, ados?

      Muxu haundi bat.

  4. axeridantza

    Uau uau uau!!!!!! A ze itxura!!! Makina bat inda zaude, makina!!! ya eozein ogi egiteko modun zaude. Jejeje, honbeste kanelakin eta paxakin zer in nahi zendun, beste ogi afrodisiako bat edo? jejeje.
    patxo bat!!!!!!

    • juantxo

      Aupa axeridantza,
      Jajaja, ba bai. Esaten dutena egia bada (kanela), hau ere, afrodisiakoa. Uda izango ote da?😉

      Beste patxo zutzat, guapetona!!

  5. bixigu

    Joe Juantxo, ogi honekin inpresionatuta utzi nazu. Nola ematen diozu forma? Noizbait egin beharko dut, kanela izugarri gustatzen zait eta.

    Muxu bat!

    • juantxo

      Aupa bixigu,
      Errez inpresionatzen zara, ez?🙂 Marikeliri esan diodan moduan sarreran bertan ohar bat jarriko dizuet, nola egiten den azalduz. Kanela gustokoa baduzu egin, benetan, flipatu egingo duzu eta.

      Muxu bat, polittori!!

  6. mari

    Jesulin gizajoak bi hitzetan esango lukeen bezala: in – prezionante!!

    Apuntatuta geratzen da nire hurrengo esperimentuen zerrendan.

    muxuak,

    • juantxo

      Aupa mari,
      Jesulinek ez luke jakingo, ogi hau adierazteko, zein hitz/ak erabili🙂 Apuntatu bakarrik mariiii? Egin ere, ez?

      Muxu potolo bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s