Tipuladun ogia

Hilabeteak joan hilabeteak etorri, azkenik ganorazko ogi bat egiteko gai izan naiz. Nire burua blogean estreinatzeko, hona hemen nire lehen ekarpena, tipuladun ogia.

Osagaiak:

  • Galirin integraleko ama orea 400 gr.
  • Galirin integrala (Rincón del Segura) 500 gr.
  • Galirin zuria (Rincón del Segura) 300 gr.
  • Ura 500 gr. Gatza 22 gr.
  • Oliba-olioan egindako tipula erdia.

Gatza izan ezik, beste osagai guztiak batu egin nituen.

20 minutuko atsedenaldia eman ondoren gatza gehitu eta oratu nuen.

Oratzeko prozesua amaitzear zegoenean tipula gehitu nuen eta oratzen bukatu ondoren olioztatutako bol batean 2 orduko hartzidura egiten utsi nion.

Tolesdura bat eman eta bannetoian sartu nuen.

Momentu honetan, prozesua atzeratu nuen bannetoia hozkailuan sartuz.

Hurrengo egunean ordu bat giro-tenperaturan egon ondoren 45 minutuz 250ºCtan labekatu nuen.

Zapalegia geratu arren, izugarrizko zaporea zeukan, ahuntz-gazta eta eztiarekin jateko aproposa.

8 Iruzkin

Uncategorized atalean

8 responses to “Tipuladun ogia

  1. juantxo

    Inportanteena lortu duzula, gai izan zarela, ez?
    Halako jarraitutasun ikusita, ziur nago, errezeten aldetik ez dela izango azkenengo ekarpena 🙂
    Eta zertarako nahi duzu ogi bat hori baino harroagoa? Nik hainbeste garrantzirik ez nioke emango. Oso dotore geratu zaizu.

    Muxu bat

  2. Mila esker Juantxo!
    Ba bai, egia da. Ez da azken errezeta izango. Izan ere badaukat zekalezko ogi baten argazkia, sarrera idatzi eta gutxi barru hemen izango nauzue berriro!
    Muxu bat!

  3. irune

    Izugarrizko zaporea, eh????

    Aixerrotara bisita ezin dugu antolatu? Halako tostadak jateko aukera izan dezagun, dinot…

    Ze inbidia, ahuntz gazta izugarri gustatzen zait, gainera!

    Muxutxuak,
    IRune

  4. Irune,
    Ja, ja, ja! Hurrengorako ogiaz gain ahuntz gazta izango dugu. Ziurtatzen dizut!
    Muxuak!

  5. idu

    Bai ganorazkoa ere!
    Itxura bikaina du, eta jarri diozun konpainiarekin, zer esanik ez.

  6. Tipula oliotan frijitua eta ogia oso konbinazio ona da. Nik imajinatzen dut zure ogia arrautz frijitu pare batekin eta adurra darit, ñam ñam
    Ederto egin duzu Marilu!!!

  7. mari

    Uauuuu, ze ideia ona!
    Uste dut nire hurrengo esperimentoa izango dela, oso tentagarria iruditu zait.

    Mxk, ondo pasa uda.

  8. Ondo pasa uda mari eta mila esker!

Utzi iruzkina