Ciabattak

Agian jakingo duzuenez, martxoan Ibanek “Masas y Métodos” ogi-ikastaro bat eman zuen Donostian, Sukal-Lekun, eta ni bertan egon nintzen. Oso ikastaro interesgarria izan zen, eta ciabattak, focacciak eta pare bat zekale ogi egin genituen. Ni ciabatta eta focaccietaz maitemindua atera nintzen, ze egiteko zailagoak zirela uste nuenez, inoiz egitera ausartu gabe nengoen, baina ikastaroan egon ondoren, hurrengo astean biak prestatu nituen. Gaur ciabatta nola egin azalduko dizuet, eta beste batean focaccia-taz hitz egingo dizuet.

Osagaiak (2 ciabatta handi)

  • 192g biga (120g irin, 72g ur, 1,4g legami fresko)
  • 480g irin (nik 400g gari zuri + 80g gari erdi-osoko erabili nituen)
  • 366ml ur epel
  • 12g gatz
  • 7g legami fresko

Bezperan, biga bat egin behar da. Hau da, aurrefermentu bat egin behar da, ogia hobea izateko. Horretarako, irina, ura eta legamia nahasten dira, eta ontzi batean utzi film-arekin estalia hurrengo egunerarte. Nik hozgailuan 24 orduz izan nuen, baina kanpoan uzten baduzue, ba denbora gutxiagoan prest egongo da.

Hurrengo egunean, gainontzeko irina, ura (kopurua ez da zehatza, irinaren arabera alda daiteke)gatza, legamia eta aurreko egunean prestaturiko biga (zatitua, hobeto nahasteko) nahastu egin behar dira. Minutu batzuk utzi irinak ura xurgatzeko, eta ondoren, Bertinet teknikarekin oratu behar da (nahiko ore likido eta itsaskorra delako) 5-10 minutuz.

Ondoren, 3tan tolestu behar da eta ordu erdiz utzi. Beste behin tolestu eta 2 ordu inguruz utzi (dagoen tenperaturaren arabera). Laban zorrotz batekin bitan moztu orea, eta beste 1-2 orduz utzi. Labea topera berotu (250ºC inguru) eta beroa dagoenean, labera sartu eta momentutxo batean egingo dira (10-15 minutu, tenperaturaren arabera). Labean nola igotzen eta gorritzen diren ikusiko duzue.

NOTA: Podéis ver esta misma receta en castellano en mi blog

12 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

12 responses to “Ciabattak

  1. axeridantza

    MMMM, earra itxura zure ciabattak olaia! Benetan goxoa eongo zan seguru. Ba ni poz-pozik nao. Lehengo astean izan nun nere benetako estrenoa ogiyakin eta emaitza benetan txukuna izan zala esan beharra do. Zekalezkoa eta garizkoa in nun eta etxekoei asko gustatu zaie. Masa madrea ere nere uztakoa da, zekalezkoa eta garizkoa, erdi eta erdi. Eskerrak eman beharra dizkizuet ze zuek horren ogia earrak itten dittuzuela ikusteak asko motibatu dia ta! oain sukaldian dakat nere masa madrea, berpizten, berriz e oratzen hasteko! patxo handi bat denoi!

    • mari

      Aupa axeridantza, pozten naiz zure lorpenaz. Orain ezin utzi oratzeari, engantxatuiteu eta. Ni berdin nabil, kostata baina lortu nuen nire ama orea, eta gero eta trebeago sentitzen naiz irin artean.

      Nik ere eskerrak eman nahi dizkizuet blog honen atzean zaudeten guztioi, ze urtearekin batera hasi nintzen ogia egiten, zuei esker, eta lau hilabete beranduago ogiak eta beste gauza asko egiten ditut. Kroasanak oraindik ez, Teba ;).

      Bueno, eta aprobetxatuz nire blog berria erakutsiko dizuet. Ogiarekin ez, baina elikadurarekin badu zerikusia. Axeridantza eta Xabik badakite zerbait honi buruz.

      Muxuak denoi,

      mari

      • axeridantza

        Aupa mari!
        Gogoratzen hiri baratzeari buruzko ikastaroa antolatzeko asmotan ginela esan nizula? Beno, maiatzaren 29rako antolatu dugu. Tailerra 15-20 lagunentzat izango da eta 2 ordu iraungo ditu, dena 12 euroren truke. Jende asko-asko apuntatzen bada, arratsaldeko taldea ere egingo genuke. Apuntatu nahi izanez gero, bidali e-mail bat nire helbidera lotxotorena@yahoo.es edo elkarteko helbidera usurbiltzen@gmail.com. Beno, gainerakoek ere interesa baduzue, gonbidatuta zaudete. Agiñako leku zoragarri bat bilatu deu tailerra egiteko, eta eguraldi ona iten badu earra izango da. beno peña, aioooooooo

  2. Kaixo Axeridantza:

    Pozten naiz ogiarekin hasi zarela!! Ikusiko dezu, hau adiktiboa da! jejeje. Guk etxean dagoeneko ez dugu ogirik erosten, beti guk egina jaten dugu, eta gozada bat da.

    Kaixo Mari,

    Milesker zuei gure blog hau jarraitzeagatik. Guri asko laguntzen digu zuek hor egoteak, eta bakoitzean jende gehiagok ogia etxean egiteak asko pozten gaitu. Gu denok zuek bezala hasi ginen, ama orearekin burrukan, ogiarekin burrukan eta orain poz-pozik gure ogitxoekin…

    Zure bloga ikusi dut eta ez dakizu zelako enbidia ematen didazun! Ze gustora izango nuke nik baratza txiki bat! Gurasoen etxean sukalde belarrak, tomate landaretxo bat eta piper landare pare bat nituen, baina orain nire etxean balkoirik ez dudanez… Sukalde barruan sukalde-belarrak jartzeko ideia dut, baina ez dakit nola aterako den..

    Muxu bana
    Olaia

  3. axeridantza

    Aupa mari!
    Ederra zure bloga! ea letxua ta porru dexente batzuk ateatzia lortzen dezuen, jejeje. Beno, orain publizitate pixka bat egiteko aprobetxatuko det. Mari, seguraski zuk interesa izango duzu. Usurbilen, maiatzaren 29an hiriko baratzeei buruzko tailerra antolatu dugu usurbiltzen kontsumo-kooperatibakook. 2 orduko tailerra izango da, 12 euroren truke. balkoian baratzea jartzeko oinarriak erakutsiko dizkigu. zer ontzi erabili, zer ongarri… horrelako gauzak. tailerra 15-20 lagunentzat da, goizez. jende asko-asko apuntatzen bada, arratsaldean ere taldea egingo genuke. apuntatzeko usurbiltzen@gmail.com helbidera bidal dezakezue e-maila, edo nire e-mailera lotxotorena@yahoo.es. ta oixe, ogiya ittia gauza earra dala, jejeje. muxu handiak denoi ogizaleak!!!!!!!

    • mari

      Kaixo axeridantza,
      interesa bai, pena da asteburu horretan kanpoan garela. Dena dela, e-mailak hor daude eta kontaktuan egongo gara. Gure blogak eskertuko ditu zuen aholkuak ;).

  4. Olaia, ciabatta bikainak egiten dituzu, ziur nago bokatan jateko itzela dela

  5. idu

    Oso ona Olaia!! Nik oraindik errezeta probatu gabe dut,, denbora falta azkenaldian, eta ez naiz organizatzen,, ea egiten dudanean, zurea ainakoa ateratzen den. Intxaurtsuk dion bezala, bokata batean jateko,, ummmm! Nirea begetala, konpleto konpletoa, zikindu gabe jan ezin den horietakoa

  6. Idu Intxaurtsu

    Zuek biok beti bokatetan pentsatzen!!! jejeje Gañea nere gusto bereko bokatak gustatzen zaizkizue! Beti gosea sartzen… ai ai aiii

    Muxu bana

    Olaia

  7. Olaia,
    Ze ondo atera zaizkizun! Ni ere bokata planera apuntatzen naiz! Je, je…

  8. bixigu

    Aupa Olaia! Nik ere duela aste pare bat egin nituen ciabatak, eta oso antzekoak atera zitzaizkidan. Gurasoen etxera eraman nuen ogi bat, eta beno, hori bai arrakasta!! Orain igandero galdezka dabiltza, noiz ekarriko duzu beste ciabata bat, edo zekalezko bat? Badakizu, behin pandoran kutxa ireki eta gero ezin itxi! ;-D

    Ta nik ere horrelako otarteko bat gustora jango nuke oraintxe bertan!

    Muxu bat

  9. Nere postekin loturak: Ciabatta estiloko opilak |

Utzi iruzkina