Dan Leparden Ahabi eta olo ogia


Azkenean, lortu dut!!!

Ez pentsa azken boladan ogirik egin ez dudala, ez ke ba. Egin, egin izan ditut baina eskuz egindako guztiak desastre hutsa ziren, beraz, makinan egindako ogiak aurki zitezkeen etxean.

Nire buruarekin oso haserre nenbilen, eta hilabete batzuetan ogia egiteari utzi diot. Baina, gaur goizean, interneten nenbilela, Dan Leparden errezeta honekin egin dut topo. Noski, bapatezko kontua izan denez ama orerik gabeko ogia egin behar izan dut, nire ama orea lotan baitago.

Ogia primeran geratu da, benetan primeran, eta nire okin arima berpiztu duela uste dut. Hemen duzue ingelesezko bertsioa.

OSAGAIAK:

  • 75 gr olo
  • 175 gr ahabi lehor
  • 450gr ogi irin
  • 1 1/2 koilarakadatxo gatz
  • 1/2 koilarakadatxo kanela
  • 1 laranjaren azal birrinak
  • 50 gr gatz gabeko gurin
  • 1 sobre legami
  • oratzeko olioa
  • 375 ml ur

ELABORAZIOA:

  1. Ahabiak, oloa eta ura nahastu eta 20 min utzi
  2. bowl batean, irina, gatza, kanela eta laranja nahastu
  3. gurina gehitu eta eskuekin ondo nahastu
  4. legami sobrea gehitu
  5. ahabi, olo eta ura gehitu eta nahastu
  6. 10 min deskantzatzen utzi
  7. koipetutako eskuekin10 seg oratu eta 10 minutuz deskantzatzen utzi (prozesu bera 3 aldiz: oratu, deskantzatu, oratu, deskantzatu, oratu, deskantzatu)
  8. 3o min estalita utzi
  9. mahai gainean atera eta plantxa antzekoa egin
  10. alde batetik bestera kiribildu
  11. tolesdurak oso ondo itxi
  12. utzi molde baten barruan ordu batez
  13. laba 200º tan berotu
  14. ogiaren goikaldea urez igurtzi eta oloa gehitu
  15. taxua egin
  16. 50 min labean egin

Iruzkin 1

Intxaurtsuk idatzia atalean

1 responses to “Dan Leparden Ahabi eta olo ogia

  1. idu

    Azkenengo argazkiko ogi xerra hori,, gurin pixkatekin,,,umm, ez da gosaltzeko ordua, baina oraintxe jango nuke. Pozten naiz okin arima berriro esnatu zaizulako, oraintxe duzu momentua ama orea esnatzeko ere! muxuak

Utzi iruzkina